2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko apirilaren 22ko osoko bilkuran onetsita, 2015eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia:
4513 | 62200 | Navarro Villoslada: Lukana eta girotzeko makineriarako sarbidea | 12.497,00 euro |
433 | 62100 | Francisco de Becerra kaleko argiteria hobetzea | 52.762,05 euro |
312 | 78200 | Nuestra Señora de Gracia fundazioaren transferentzia | 30.000,00 euro |
Finantzaketa:
| 87000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 95.259,05 euro |
Vianan, 2015eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L1508058