2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Alkatetza bertze baten esku uztea
Castejongo Udaleko alkate udalburu Yolanda Manrique Albok, legeriak emandako ahalmena erabiliz.
Maiatzaren 27tik ekainaren 5era arte, biak barne, herritik kanpo izanen naizela kontuan harturik,
EBATZI DUT:
Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztiak Eusebio García Ruiz alkateordearen esku uztea, maiatzaren 27tik ekainaren 5era arte, biak barne.
Castejonen, 2015eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Yolanda Manrique Albo.
Iragarkiaren kodea: L1508059