113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Plantilla organikoa 2015. urterako. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2015eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, hemen jarraian argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan, Araizko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioa

Lanpostua: Kopurua: 1. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Lan-kontratudunak

Lanpostua: 2 zenbakia. Garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala, %52,86koa (18,5 ordu astean). Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egungo egoera: jardunean.

Lanpostua: Kopurua: 3. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala, %80koa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 + 3,36. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: jardunean.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Aldi baterako administrazio-kontratudunak. Joanes Aleman Ollo. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Antzintasuna: 2013ko irailaren 2tik.

Lan-kontratudun finkoak. Saloa Sarasa Tolosa. Garbitzailea. Lanaldi partziala, %52,86koa (18,5 ordu astean). Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Antzinatasuna: 2008ko maiatzaren 21etik.

M.ª Concepción Cruz Liciaga. Administrari-ofiziala. Lanaldi partziala, %80koa. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 +3,36. Antzinatasuna: 2007ko apirilaren 10etik.

Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Araizko egoera linguistikoa eta Araizko Udalbatzak onartutako UEMA Mankomunitateak eginiko txostena, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da:

–Idazkariaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetarako (1 eta 3. lanpostuak), EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokidea den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

–Garbitzailearen lanposturako (2. lanpostua), ahozkoan B2 eta idatzizkoan A2, edo ofizialki horien baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Araitzen, 2015eko ekainaren 4an.–Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.

Iragarkiaren kodea: L1508692