113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA, ekainaren 3ko 34/2015 Foru Dekretuarena. Aipatu foru dekretuaren bidez, Julio Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore kargutik kentzea xedatu zen.

2015eko ekainaren 10ean, 111. NAOan, ekainaren 3ko 34/2015 Foru Dekretua argitaratu zen, hots, Julio Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore-kargutik kentzen zuena. Aipatu foru dekretuan akats bat dagoela oharturik, behar den zuzenketa egiten da.

Honela dioen tokian:

1. Dagokion agintaldia bukatu denez, Julio Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore kargutik kentzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Foru Komunitateari emandako zerbitzuak eskertzea.

Honela behar du:

1. Dagokion agintaldia bukatu denez, Julio Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore kargutik kentzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Foru Komunitateari emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2015eko ekainaren 12an izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2015eko ekainaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1508942