109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2. poligonoko 1220-1227 bitarteko lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Behin betiko onestea xehetasun azterlan bat Aiegiko Udalaren katastroko 2. poligonoko 1220.etik 1227.era bitarteko hiri lurzatien esparruan, biak barne, Merindad de Tudela karrikan baitaude, 40-54.era bitarteko posta zenbakietan. Arquitectura Javier Flores, S.L. da sustatzailea, eta Javier Flores Galarza hura prestatu duen arkitektoa. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuarekin bat.

2.–Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

3.–Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean.

Aiegin, 2015eko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1507972