109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 226/2014 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000226/2014 prozesuan, epaia eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Chiffres Sociedad Limitadari, Sea 2011 Sociedad Limitadari eta Gregoire Garcíari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost egun balioduneko epean.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 8an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1507179