109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 91/2015 epaia

Iruñean, 2015eko maiatzaren 4an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 12/2015 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Rafael y Francisco Menchero Garrido C.B.k sustatu du Soluciones Combinadas SLren aurka (auzi-ihesean deklaratua), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak autoetan Nekane Astiz Otazu prokuradore andrea izan du ordezkari eta Rafael Menchero Ortega legelari jauna laguntzaile.

Epaitza: osorik baiesten dut Rafael y Francisco Menchero Garrido C.B.k jarritako demanda, auzi-ihesean den Soluciones Combinadas SLren aurka (auzi-jartzaileak autoetan Nekane Astiz Otazu prokuradore andrea izan du ordezkari eta Rafael Menchero Ortega legelari jauna laguntzaile). Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari bi mila bederatziehun eta laurogeita hemezortzi euro eta hogeita hiru zentimo (2.998,23 euro) ordaintzera, gehi egoki diren legezko interesak, interpelazio judizialaren egunetik aurrera, eta demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Jakinaraz eta ohartaraz bedi ebazpen honen aurka ezin dela errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Soluciones Combinadas SL non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten dut jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 11n.–Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1507181