109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-171

Iberfruta Muerza, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iberfruta Muerza, S.A.

Xedea: frutarekin produktu erdi elaboratuak egiteko lantegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Azagra (Nafarroa).

Hondakin urak fruta eta makinak garbitzeko prozesuak eragindakoak dira, eta 548.725 m³-ko bolumena dute urtean; arazketan honako lanak egiten dira: bahetzea, neutralizazioa, homogeneizazioa, lohi aktiboen bi erreaktore eta bigarren mailako dekantagailua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko maiatzaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1507479