2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Oihan aprobetxamendua salgai
Plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen da ondoko oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
Lote bakarra, honako hauek osatua:
–579 laritz japoniar, 644 m³ zur eta 114 m³ enbor txiki/egur egiten dutenak
Zuraren balorazioa 26,40 euro/m³ da, BEZa barne, eta enbor txiki/ egurra, berriz, 6,60 euro/m³ BEZa barne.
Lotearen prezio osoa eta hasierako prezioa, 17.744,09 euro, BEZa barne.
Eskaintza ekonomikoak aurkezteko epea 2015eko uztailaren 2an bukatuko da, 14:00etan. Eskaintzak Eratsungo udaletxean aurkeztuko dira.
Lotearen enkantean parte hartzeko, nahitaez hasierako prezioaren %2 gordailuan utzi beharko da, behin-behineko fidantza gisa.
Salmenta horretarako baldintzak interesdunen eskura daude Eratsungo Udalaren Idazkaritzan.
Eratsunen, 2015eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Francisco M.ª Retegui Descarga.
Iragarkiaren kodea: L1508034