100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udalaren turismo bulego zaharraren barne araubidearen erregelamendua. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2015eko maiatzaren 7an egin bilkura arruntean, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen barne araubidearen erregelamendua, Agoizko Udalaren eta Udalaren turismo bulego zaharrean (Calle Arriban) kokatuta dauden ekintzaileen arteko harremanak arautzeko, lokal hori lanbide enpresen mintegia izan dadin. Espedientea eta hura hasiera batean onesteko erabakia jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egunetan, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko iragarki oholean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.a) artikuluan xedatuarekin bat. Epe horretan, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten ahalko dituzte.

Agoitzen, 2015eko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1507287