100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Zakurtegi gisa baliatuko diren etxolen erabilera arautzen
duen ordenantza. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2015eko maiatzaren 7an egin bilkura arruntean, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen Mejana alderdian zakurtegi gisa baliatuko diren etxolen erabilera arautzen duen ordenantza. Espedientea eta hura hasiera batean onesteko erabakia jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egunetan, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko iragarki oholean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.a) artikuluan xedatuarekin bat. Epe horretan, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten ahalko dituzte.

Agoitzen, 2015eko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1507286