100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

1. poligonoko 117. lurzatiaren xehetasun azterlana
Hasierako onespena

Antzingo Udaleko alkateak, Alkatetzak 2015eko maiatzaren 13an eman 26/2015 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Antzingo Arau Subsidiarioetako 1. poligonoko 117. lurzatiaren xehetasun azterlana, Julián Fernández Mansoak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Antzinen, 2015eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1507337