100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TARRAGONAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 635/2014 jarduketen tramitea

Cristina Arce Fustel andrea, Tarragonako Lan arloko Epaitegi indargarriko idazkaria,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 635/2014 jarduketak tramitatu dira, 838/2014 demandaren ondoriozkoak. Demanda Federico Gastón Bellenek eskaturik abiatu zen, Restauració del Serrallo SLren, Masia Vendrell SLren, Alberto Mañe Rocaren, Pablo Javier Navarro Vallejosen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren kontra, eta hartan epaia eman da. Hona hemen, hitzez hitz:

Epaitza: baiesten dut Federico Gastón Bellene jaunak, bidegabeko kaleratzeagatik, Restauració del Serrallo SLren aurka jarritako demanda, eta deklaratzen dut bidegabea dela auzi-jartzailearen 2014ko urriaren 5eko kaleratzea. Hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea berriz hartzera, kaleratzea gertatu aurreko baldintza berberetan, edo, bestela, 4.475,63 euroko kalte-ordaina ordaintzera, demandatuak aukeratzen duena. Epaia jakinarazi eta 5 eguneko epean gauzatu beharko da aukera.

Ez da bidezkoa tramitazioaldiko soldatak ordaintzea, salbu enpresak langilea berriz hartzen badu.

Enpresaburuari ohartarazten zaio aukerarik egin ezean, ez lanean berriz hartzeko ez kalte-ordaina emateko, ulertuko dela lehenbizikoa aukeratu duela.

Orobat, partez baiesten dut Federico Gastón Bellene jaunak eskatutako zenbatekoaren gaineko erreklamazioa, eta Restauració del Serrallo SL kondenatzen dut Federico Gastón Bellene jaunari 2.913,08 euro ordaintzera, gehi zenbateko horren %10eko interesa.

Prozedura honetan erreklamatutako gainerako zenbatekoei dagokienez, erreklamazioa ezetsi egiten da, laugarren oinarri juridikoarekin bat, ulertzen baita prozesuko salbuespena gertatu dela, bidegabeko akzio-metaketagatik.

Ezesten dira Masía Vendrell SLren, Alberto Mañe Roca jaunaren eta Pablo Javier Navarro Vallejos jaunaren kontra jarritako akzioak, eta demandatuak absolbitzen dira haien kontra egindako eskakizun guztietatik, ulertzen baita salbuespena gertatu dela, legitimazio falta pasiboagatik.

Ez da bidezkoa Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzea, salbu dagokion erantzukizuna enpresa kondenatuaren kaudimengabezia deklaratzen bada.

Jakinaraz bekie alderdiei epai hau, eta ohartarazi honen aurka bidezko dela erregutze-errekurtsoa aurkeztea, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bost eguneko epean eta epaitegi honen bitartez. Horrekin batera, errekurtsoa jarriko duen legelaria izendatu behar da. Errekurtsogileak, doako justiziaren onuradun izan ezean, kondenaren xede den diru kopurua epaitegi honek Banesto bankuan duen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu izanaren gordekina aurkeztu behar du; baldintza hori betetzen ez badu, errekurtsoa ez da iragarritzat joko. Aldi berean, errekurtsoa formalizatzeko, banku erakunde berean 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko du, bestela ulertuko baita iragarritako errekurtsoan atzera egin duela.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Masia Vendrell SL demandatuari jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egiten dut, eta jakinarazten diot ebazpenaren kopia eskuratzen ahal duela Lan arloko Epaitegi honetako Idazkaritzan. Orobat, ohartarazten zaio aplikatzekoa izanen dela, betearazpenei dagokienez, LJALaren laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoa, eta, horregatik, hurrengo jakinarazpenak bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla, salbu autoenak edo epaienak.

Tarragonan, 2015eko apirilaren 24an.–Idazkari judiziala, Cristina Arce Fustel.

Iragarkiaren kodea: J1506807