100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen
duen ordenantzan. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2015eko apirilaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erronkari ibarrean Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzaren artikulu hauen aldaketa: 8. artikulua, Zerbitzuen zorroa, Etxez etxeko laguntza zerbitzuak egiten dituen jarduketei buruzkoa; 9. artikulua, Tarifak, sorrarazpena eta diru-bilketa, aparteko kasuak sartuta eta artikulu berri bat gaineratuta (13.a), etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko baldintzei buruz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erronkarin, 2015eko maiatzaren 12an.–Batzordeko burua, Alfredo Cabodevilla Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L1507284