100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimenduta, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra: “Zelaia” alderdian (12a unada), 247 ler gorrik eta izeik osatua, 270 m³-ko bolumena egiten dutenak (115 m³ izei eta 155 m³ ler gorri). Hasierako prezioa: 6.958,51 euro (gehi BEZaren %12).

Proposamen ekonomikoak, agiri administratiboan (2. oinarria) zehazten den dokumentazioarekin batera, 2015eko ekainaren 8ko (astelehena) 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira eta jarraian 1. gutun-azala irekiko da. Ekainaren 10ean, asteazkenarekin, aurkeztutako eskaintzak irekiko dira, 16:00etan.

Baldintza-agiriak Udal Idazkaritzan daude ikusgai.

Bidankozen, 2015eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Alberto Mainz Urzainqui.

Iragarkiaren kodea: L1507827