100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, enpresa-sortzaile gazteek enpresak eratu ditzaten

Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Turismoko eta Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatuak diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko Deialdia onetsi zuen, 2015eko maiatzaren 13an, enpresa-sortzaile gazteek enpresak eratu ditzaten.

DIRU-LAGUNTZAK BANAKAKO EBALUAZIO-ARAUBIDEAN EMATEKO DEIALDIA, ENPRESA-SORTZAILE GAZTEEK ENPRESAK ERATU DITZATEN

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak –erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea.

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.

1. Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea da enpresa-sortzaile gazteek jarduera ekonomiko berriak Iruñeko udal-mugartean eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea.

Jarduera ekonomiko berritzat joko dira 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitarte (bi data horiek barne) JEZean altan emandakoak.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira aurretik jadanik bazegoen enpresa baten izen edo izaera juridikoaren aldaketaren ondorioz sorturiko enpresak edo horren kapital-gehikuntzaren edo egitura-aldaketaren ondorioz sortutakoak. Halaber, diru-laguntzatik kanpo geratzeko beste zio bat izanen da deialdi hau argitaratu baino bi urte lehenagoko epean jarduera berean edo antzekoan norberaren konturako jardun izana. Eskatzailea pertsona juridikoa edo sozietatea bada, baldintza hori sozietateko parte hartzaile edo bazkide guztiek bete behar dute.

Deialdi honen ondorioetarako, ez dira jarduera ekonomiko berritzat joko jardueraren zabalkuntzak, hau da, hasierako jarduerari eutsita JEZaren epigrafe berri batean altan emandakoak.

2. Deialdiaren helburua:

Enpresa-sortzaile gazteei laguntzea Iruñean jarduera ekonomiko berriak sor ditzaten.

3. Baldintzak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Diru-laguntza hauen onuradunak izanen dira jarduera ekonomiko berriak 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitarte (bi egi egun horiek barne) eratzen dituztenak, betiere koadro honen D.1) idatzi-zatian adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

Ondorio horietarako, JEZean alta noiz eman eta egun hori hartuko da jardueraren hasiera-datatzat.

Diru-laguntza honetatik kanpo geratuko dira jokoarekin, tabernekin edo antzekoekin loturiko jarduerek (JEZaren 673 eta 969 epigrafeak).

Ez dira diruz lagunduko deialdi honen aurreko edizioren batean laguntza jaso duten jarduera ekonomikoak. Diru-laguntza hau behin bakarrik jasotzen ahalko da, eta, behin jasoz gero, ezin izanen da deialdira berriz aurkeztu.

4. Baloratzeko baldintzak, bideak eta lehentasunak: BAI EZ

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa.

1. Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 65.000 euro.

65.000 euro horietatik, 5.218,73 erabiliko dira aurreko deialdira epearen barruan aurkeztu eta diru-laguntzarik jaso ez zuten eskaerak, baldin eta deialdi honetan galdatutako betekizunak betetzen badituzte.

Baldin eta deialdi hau ebazteko datan 2015. urte honetarako Udalak hitzarmen eta diru-laguntzetarako duen programan egiteko diren beste zenbait jarduera egin gabe badira, jarduera horietarako aurreikusitako zenbatekoak deialdi honetarako esleitu ahalko dira, halako eran non horrek ez baitu ekarriko beste deialdi bat egin beharra; haatik, haien onuradun izanen dira oinarri hauekin bat eskaerak egin dituzten entitateak, betiere eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkeztu badituzte.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-partida: 90/45320/470000.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Jarduera ekonomikoak eratu eta abiatzeko gastuek guztira zenbat jo eta horren % 70eko gehienezko diru-laguntza ezarri da, 1.500 euroko mugarekin nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko, sozietate zibil eta sozietate irregularrentzat, eta 2.000 euroko mugarekin, nortasun juridikoa duten elkarteentzat.

4. Hainbat urtetarako deialdia:BAI EZ

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

5. Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa: 65.000 euro.

1. urtekoa: ....................... euro.

2. urtekoa: ....................... euro.

3. urtekoa: ....................... euro.

4. urtekoa: ....................... euro.

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak.

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak:BAI EZ

Jarduera ekonomiko berriak B atalaren 3. puntuan zehaztutakoaren arabera eratu dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek eska ditzakete diru-laguntzak, baldin eta baldintza orokorrak bete eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak ezarritako debeku-zioren batek ere ukitzen ez baditu, betiere honako hauekin bat:

I. 18 eta 35 urte bitarteko pertsona fisikoak izaki (bi adin horiek barne) unitate ekonomiko bat eratzea.

II. Sozietate zibil, irregular, kolektibo edo komanditario bakunak izaki, sozietateko bazkideen bi herenek 18 urte beteak eduki eta 35 urteko adina ez gainditzea.

III. Merkataritzako kapital-sozietateak, lan-sozietateak eta kooperatibak izaki, kapital sozialaren bi heren gutxienez 18 urtetik 35era bitarteko bazkideek jartzea.

(*) Kasu guztietan, adinaren betekizuna jarduera abiatzen den datan bete behar da. Deialdi honen ondorioetarako, JEZean alta noiz eman eta egun hori hartuko da jardueraren hasiera-datatzat.

IV. Diru-laguntzaren xedea den jarduera ekonomikoaren helbide fiskala eta negozioa Iruñeko udal-mugartean edukitzea eta hala zerga- eta tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzea.

V. Iruñeko Udalaren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emana edukitzea B.3) idatzi-zatiak ezartzen duen epean, hau da, 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitarte.

VI. Enpresa-plana edukitzea, Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorretako Alorreko ekonomialariek ikus-onetsia, non, gutxienez ere, honako alderdi hauen berri emanen baita: proiektuaren eta sortzailearen deskribapena, proiektuaren fasea gaur egun, diru-sarreren aurreikuspena, gastuen egitura, proiektuaren finantzaketa, errentagarritasun-atalasa eta sortutako enpleguen kopurua.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:

BAI EZ

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak:BAI EZ

Onuradunak, diru-laguntzei buruzko araudi orokorrean eta udal-ordenantzan aurreikusitako betebehar orokorrez gain, honako hauek bete beharko ditu:

–Diru-laguntzaren oinarri den jarduerari eustea, gutxienez 18 hilabetez, JEZean alta eman eta ordutik aitzina.

–Jakinaraztea Europako Batzordearen arauek ezarritakoarekin bat minimis izaerakoa den edozein diru-laguntza lortu dela, edozein Administrazio Publikok emanda, edota edozein entitate publiko edo pribatu nazional zein nazioartekok.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra betetzea, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak:BAI EZ

Pertsona edo entitate onuradunak laguntza jaso izanaren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk: Udalak beretzat gordetzen du diru-laguntzak emateko ekitaldi publikoa egiteko aukera. Ekitaldi horretara onuradunak bertaratuko dira, edo, bestela, haiek eskuordetutako pertsonak.

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat:BAI EZ

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak.

Proiektuan aldaketak egiteko aukera:BAI EZ

Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatzen badira, eta, edozein kasutan, beste administrazio, entitate publiko edo pribatuek –nazionalak zein nazioartekoak– emaniko diru-laguntzak batera eskuratzen badira, aldatzen ahalko da diru-laguntza emateko ebazpena.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu.

1. Eskabideak non aurkeztu:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2. Eskaerak noiz arte aurkeztu: Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta bukatuko 2015eko urriaren 15ean (egun hori barne).

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

a.1. Pertsona fisikoak diren eskatzaileak:

–NANa edo legearekin bat hori ordezkatzen duena.

a.2. Sozietate irregularrak edo sozietate zibilak diren eskatzaileak:

–Sozietatearen eraketa-egiaztagiria, betiere, dagokion erregistroan izena emanda.

–Eratutako jardueraren legezko ordezkarien NAN.

–Identifikazio fiskaleko ziurtagiria.

a.3. Aipatuez besteko pertsona juridikoak diren eskatzaileak:

–Enpresaren eraketari buruzko eskritura, Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean behar bezala izena emanda.

–Eratutako jardueraren legezko ordezkariaren NAN.

–Langile bazkide guztien NAN.

–Identifikazio fiskaleko ziurtagiria.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

Halaber, ofizioz egiaztatuko da interesduna Iruñeko JEZean alta emana dagoela D.1.V) idatzi-zatian ezarritako epean, hau da, 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina).BAI EZ

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

g) Dagokion Enpresa-plana aurkeztea, Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorretako Alorreko teknikari ekonomialariek ikus-onetsia, non, gutxienez ere, honako alderdi hauen berri emanen baita: proiektuaren eta sortzailearen deskribapena, proiektuaren fasea gaur egun, diru-sarreren aurreikuspena, gastuen egitura, proiektuaren finantzaketa, errentagarritasun-atalasa eta sortutako enpleguen kopurua.

h) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea (udal-ereduarekin bat).

i) Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela justifikatzeko agiria, deialdi honen Ñ) atalean xedatutakoaren arabera.

j) Esanbidezko aitorpen erantzulea, aurreko bi zerga-ekitalditan eta aurtengokoan minimis izaerako beste laguntzaren bat jaso izanaren gainean, eta halakorik jasoz gero, laguntzak zenbat jotzen duen adierazita.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. ebazpenaren jakinarazpena.

1. Prozedura tramitatzea: Espedienteak jaso ahala tramitatu eta ebatziko dira, eta horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean, betiere deialdi honen B.4) idatzi-zatian zehaztutako betekizunen, moduen eta balorazio-lehentasunen arabera. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igarotzen bada, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna:BAI EZ

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna:BAI EZ

Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

I.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra:BAI EZ

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

J.–Diru-laguntzen xede diren gastuak.

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen J.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

Iruñeko udal-mugartean jarduera ekonomikoa sortu eta abiatzeak eragindako gastuak oro, hala nola honako hauek:

–Jarduera abiatzeko beharrezko diren gastuak, hala nola notariotzakoak, erregistrokoak eta jarduera ireki edo hastearekin zuzenean lotutako beste gastu batzuk (bisita-txartelak, logotipoen diseinua, markaren irudia, webgunea...).

–Alokairu-gastuak, betiere muga izaki jarduera abiatu eta ondoko hiru hilabete jarraien alokairua, gehienez ere. Ezein kasutan, ez da laguntzarik emanen alokairuak ordaintzeko, baldin eta errentariaren eta errentatzailearen artean bada odolkidetasun edo ahaidetasuneko hirugarren gradura bitarteko harremanik. Ez dira, ezta ere, diruz lagunduko fidantzan ordaindutako kopuruak.

–Negozioa eskualdatzea. Eskualdatze-kontzeptuagatik ordaindutako zenbatekoak izan daitezke, bakarrik, diru-laguntzen xedea, izakinak eta salgaiak laguntzatik bazter utzita.

Aldizkakotzat jo daitezkeen gastuei dagokienez, hala nola lokalen alokairuak (alokairu-fidantzak izan ezik), Gizarte Segurantzaren kuotak, elektrizitate-kontsumoa, telefono-kontsumoa eta antzekoak, diruz laguntzeko modukotzat joko dira, eta horrenbestez, kontuan hartuko dira, bakarrik lehendabiziko hiru hilabeteetako gastuak, behin jarduera abiatu eta hortik aitzina kontatuta eta eskabidearen aurkezpen-data gainditzen ez bada.

Ondorio horietarako, gastuaren datatzat joko dira gastuak justifikatzeko fakturen jaulkipen-datak.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua:BAI EZ

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

1.–Tokiko tributuak.

Tokikoak ez diren tributuak diru-laguntzaren xede izan daitezke, diru-laguntzaren onuradunak zuzenean ordaintzen baditu. Honako gastu hauek ez dira inoiz diru-laguntzen xedea izanen:

a) Berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak. Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokionez, benetako kostuak eraginda onuradunak ordaindu dituen gastuen kopuruak izanen dira bakarrik diru-laguntzen xede, betiere kengarriak ez badira; izan ere, kengarriak izan badaitezke, onuradunak berreskuratzen ahalko ditu zergaren zenbatekoak. Onuradunak modu frogagarrian egiaztatu beharko du inguruabar hori.

b) Errentaren gaineko zerga pertsonalak.

2.–Honako gastu hauek ez dira izanen diru-laguntzaren xede: ondasunen erosketek eragindakoak, oro har zehaztu gabe dauden gastuak, deialdi honen bitartez diruz laguntzen diren jarduera ekonomikoak abiatzeko guztiz beharrezkoak ez direnak, enpresako bazkideen, zuzendarien, kudeatzaileen, jabeen edo senitartekoen erabilera pribatuari lotutako gastuak, hala nola sakelako telefonoen, gasolinaren, autopista-sarien edo antzekoen fakturek eragindakoak, eta prestakuntza jarduerek sortutakoak.

3.–Ondasunen erosketak, helburua bada horiek saltzea.

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Eskatzaileak JEZean alta noiz hartu eta aurreko sei hilabeteetan eta ondorengo hiruretan.

K.–Azpikontratatzea.

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat:

BAI EZ

Portzentajea: ......................................................................................

L.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra:

BAI EZ

Zenbatekoa edo portzentajea: ............................................................

M.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea bateragarria bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Deialdi honen diru-laguntzak minimis izaerakoak dira, 2013ko abenduaren 18an Europako Batzordeak emandako 1407/2013 Erregelamenduan (EB) aurreikusitakoarekin bat, non aplikatu egiten baitira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis izaerako laguntzetara. Entitate eskatzaileak aitortu beharko du minimis izaerako beste diru-laguntzarik jasoz gero dagokion zerga-ekitaldian eta aurreko bietan, egiaztatzeko minimis-laguntza berriak ez duela gainditzen Erregelamenduan ezarritako gehienezko zenbatekoa.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa frogatu baino lehen.

N.–Ordainketa.

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa.

Ordainketa zatikatua ................................................................

Ordainketa aurreratua ..............................................................

Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua) .........

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, Udalak bere kabuz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

Onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko dute, osorik edo hein batean, justifikazio egokirik aurkeztu ezean, edo azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean edo Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean aurreikusitako itzulketa-zioren bat gertatzen bada.

2. Bermeen eraketa:

BAI EZ

Eratzeko modua eta zenbatekoa: .......................................................

Ñ.–Justifikazioa.

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Justifikazio-kontua agiri hauek osatuko dute:

a) Enpresa-plana.

b) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda (I.5. Eranskina. Justifikazioa).

c) Indarra duten legeekin bat gastua egiaztatzeko baliorik duten egiaztagiriak, fakturak edo horien ordezkoak, ordainagiriak eta baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta, oro har, gastuak frogatzeko gainerako egiaztagiri baliokideak ere, trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, betiere modu korrelatiboan ordenaturik aurreko zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera.

Inbertsioa justifikatzeko fakturek jatorrizkoak izan behar dute, eta bertan berariaz aipatuko dira diru-laguntzaren xede den lokala edo jarduera, edo haietara zuzenduta egonen dira.

Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZetik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

Langileria gastuak soldata-kostuen gisara egiaztatzeko, beharrezkoa da honako agiri hauek aurkeztea: lan-kontratuaren kopiak, langileei dagozkien nominak, jasotzaileak sinaturik eta ordainduta daudela egiaztatuta, edo, bestela, bankuaren abonu-agiria, eta Gizarte Segurantzaren kotizazioei dagozkien ziurtagiriak.

d) Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku-zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

Galdatzen diren agiri horiek guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta:

Bestelako edukirik:BAI EZ

Justifikazio-kontu sinplifikatua ..................................................

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

–Modulua osatuko duten unitateak.

–Moduluaren unitate-kostua.

–Gainerako inguruabarrak:

Kontabilitate-orrien aurkezpena:

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

Beste sistemaren bat:

2. Justifikazioa aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko mugaeguna.

O.–Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak.

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak:BAI EZ

Egokia izanen da diru-laguntza itzularaztea ez bada betetzen proiektuari 18 hilabetez eusteko betebeharra, JEZean alta hartu eta ordutik kontatuta, betiere itxiera ezinbesteko arrazoiek eragin ez badute. Itzuli beharreko kopurua proportzionala izanen da, JEZean alta hartzetik aitzina 18 hilabeteak betetzeko zenbat denbora falta den eta horren arabera.

P.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Q.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

............................................................................................................

............................................................................................................

............................................................................................................

R.–Eranskinen aurkibidea.

I. eranskina. Eskabide-eredua.

II. eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

–IV. eranskina. Justifikazioa.

–V. eranskina. Irudiak erabiltzeko baimena.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 13an. Enplegu, Merkataritza eta Turismo, eta Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatua.

I. ERANSKINA

Diru-laguntzen eskabidea

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-abizenak edo sozietatearen izena

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

Helbidea

Telefonoa

Zk.

Eskailera

Solairua

P.K.

Herria

[Ezabatu ez dagokizuna]

Berez edo honako honen izenean*:

Izen-abizenak edo sozietatearen izena

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

Izen-abizenak edo sozietatearen izena

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

Helbidea

Zk.

Eskailera

Solairua

P.K.

Herria

Telefonoa

Faxa

Helbide elektronikoa

Jakinaren gainean nago NAOn argitaratu dela (zk: ............; data: ........................) diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, xede honetarako: ..................................................................................

ESKAERA:

Kontuan har dadila eskabidea. Horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:

Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, ordezkapenen kasuan, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak, deialdiaren G.4 a) idatzi-zatian zehaztutako moduarekin bat.

Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, ziurtatzeko pertsona edo entitate eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

Ziurtagiria, pertsona edo entitate eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, deialdiaren G.4) idatzi-zatian zehaztutako moduarekin bat.

Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (III. eranskina).

Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena. Dagokion Enpresa-plana, Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorretako Alorreko teknikari ekonomialari batek ikus-onetsia, non honako alderdi hauen berri emanen baita: proiektuaren eta sortzailearen deskribapena, proiektuaren fasea gaur egun, diru-sarreren aurreikuspena, gastuen egitura, proiektuaren finantzaketa, errentagarritasun-atalasa eta sortutako enpleguen kopurua.

Deialdi honen G.4) idatzi-zatian zehazten diren agiriak.

 Iruñean, ......(e)ko ...................aren ...........(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa.

Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

OHAR GARRANTZITSUA.

Agiri hau erabat ongi ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: .............................................................................., helbidea (jakinarazpenetarako): ............................................................ NAN: ................................, telefonoa: ..................., faxa: ..................., helbide elektronikoa: .........................................., bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .............................................................................................., helbidea: ..............................................................................................................., IFZ: ......................

Telefonoa: ......................, faxa: ......................, aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, banakako ebaluazio-araubidean egin ere, honako xede hau hartuta: ...............................................................................................................................................

ADIERAZPENA:

–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Ez nau ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.

–Egunean ditut zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen dut aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egin eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, 2015eko ...................aren ...........(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa. Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean

Izen-abizenak: .............................................................................., helbidea (jakinarazpenetarako): ............................................................ NAN: ................................, telefonoa: ..................., faxa: ..................., helbide elektronikoa: .........................................., bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .............................................................................................., helbidea: ..............................................................................................................., IFZ: ......................

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean,

HONAKO HAU ADIERAZTEN DUT:

Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri –ezta haiengandik halakorik jaso ere–.

Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri:

Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edota partikular hauen eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

............................................................................................................

Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

............................................................................................................

Datuak eguneratzeari dagokionez,

Konpromisoa hartzen dut aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri Departamentu horri idatziz helarazteko, 15 eguneko gehieneko epean, behin jakinarazpena jaso eta hortik aitzina. Halaber, konpromisoa hartzen dut diru-laguntzaren bat zein entitate publikori eskatu eta horiei guztiei aurrekoaren berri emateko. Bai eta jarduera abiatu eta handik lehen 18 hilabete bitarte gerta daitekeen beste edozein aldaketarena ere. Jakitun nago halakoetan gerta daitekeela diru-laguntza aldatu edo itzuli behar izatea, betiere itxiera ezinbesteko arrazoiek eragin ez badute.

 Iruñean, ......(e)ko ...................aren ...........(e)an

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Justifikazioa

Sortutako lanpostu kopurua: .................

Egindako gastuen eta jasotako diru-sarreren zerrenda (fakturak koadroan emandako hurrenkera eta zenbaki berarekin erantsi).

Zk.
(1)

FAKTURAREN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

1.

1

2

3

4

2.

5

6

7

8

3.

9

10

4.

11

12

13

5.

14

15

6.

16

17

18

ZENBATEKOA, GUZTIRA

(1) Fakturak gastuen kontzeptuka eta hurrenkera kronologikoan aurkeztuko dira.

Oharra: Behar izanez gero, lerro gehiago txerta daitezke ordainagirien zerrendan, “beste kontzeptu batzuk” gisara.

V. ERANSKINA

Irudiak erabiltzeko baimena

Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan eta Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, Iruñeko Udalak baimena eskatzen dizu, Enpresa-sortzaile gazteei jarduera ekonomiko berriak eratzeko diru-laguntzak emateko deialdia garatze aldera antolatutako ekitaldietan, bakarrik edo taldeka agertzen zaren irudiak argitaratzeko. Halaber, baimena eskatzen dizugu, izaera pertsonaleko zure datuak erabiltzeko.

Izen-abizenak: ....................................................................................

NAN: ............................................

BAIMENA:

Iruñeko Udalari baimena ematen diot Enpresa-sortzaile gazteei enpresak sortzeko diru-laguntzak emateko deialdia garatze aldera antolatutako ekitaldietan hartutako nire irudiak erabili eta Udalaren webgunean argitaratzeko.

 Iruñean, 2015eko ...................aren ...........(e)an

Sin.: ................................................

(Interesduna)

NAN zk.: ..................................

Datuen babesa.

Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).

Iragarkiaren kodea: L1507381