100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen
dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2015eko martxoaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Otsagabiko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako aldaketa; hori guztia Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 27ko 20/2015 Foru Aginduan ageri diren legezkotasunaren gaineko kontsiderazioen ildotik, eta ordenantza hori egokitzearren indarra duen legedian xedatura eta edukirik gabe uztearren aipatu departamentuak aurkeztu duen 29/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Iragarkia 2015eko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 30ean, baita iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da, eta egindako aldaketaren testu osoa argitaratzen da. Hona hemen:

ORDENANTZA, OTSAGABIKO UDAL ESPARRUAN EUSKARAREN ERABILERA ETA SUSTAPENA ARAUTZEN DITUENA

“II. KAPITULUA

Administrazioen arteko harremanak

5. artikulua. Otsagabiko Udalak beste administrazio publiko, entitate eta erakunde batzuei igortzen dizkien agirien, jakinarazpenen eta komunikazioen oinarria edo euskarria ele bietan idatziko dira, hori aurreikusita dagoenean eta gai hau arautzen duen egungo legeriak babesten duenean.

6. artikulua. Otsagabiko Udalak beste administrazio publiko, entitate eta erakunde batzuen agiriak –edonolakoak– jasotzen dituenean, haiei eskatzen ahalko die agiri haiek ele bietan idatzita egon daitezen, hori aurreikusita dagoenean eta gai hau arautzen duen egungo legeriak babesten duenean.”

VIII. KAPITULUA

Toponimia

Otsagabiko herriaren izen ofiziala “Ochagavía” da gaztelaniaz eta “Otsagabia”, euskaraz; hori, Nafarroako zenbait udalen izen ofizialak ezartzen dituen abuztuaren 16ko 55/2006 Foru Dekretuarekin bat (2006ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 7koa).

35. artikulua. Otsagabiko udal mugapeko toponimoak (toponimia txikia eta handia) indarra duen legerian xedatuaren arabera finkatuko dira.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2015eko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

Iragarkiaren kodea: L1507338