100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udalaren “Julián Gayarre” Musika Eskolako Patronatuko aurrekontuko aldaketen espedienteak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, Noaingo Udalaren “Julián Gayarre” Musika Patronatuko 2015eko ekitaldiko aurrekontu luzatuan egin aldaketen gaineko bi espediente onetsi zituen hasiera batean.

Espediente horiek interesdunen eskura daude, aztertu eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2015eko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1507257