100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aurrekontuko aldaketen espedienteak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontu luzatuan aldaketak egiteko hiru espediente.

Espediente horiek interesdunen eskura daude, aztertu eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2015eko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1507246