100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Epatzea gora jotzeko 15-00885 errekurtsoan

Nafarroako Administrazio Auzitegiko hirugarren ataleko buruak 2015eko apirilaren 14an eman probidentziaren bidez, udal honi igortzen zaio, honako xedapen honetan ezarritako jarduketak egiteko: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan, hain zuzen. Izan ere, Francisca Ocaña Igarabide, Rocío Espuela eta Cristina Tejera Martínek gora jotzeko 15-00882 errekurtsoa aurkeztu dute, Alkatetza honek 2015eko otsailaren 6an eman ebazpenaren aurka. Liburutegiko laguntzailearen lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda eratzeko deialdian eskatzen ziren baldintzei buruzko zen ebazpen hori.

Emandako probidentzian xedatua betez eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 59.6.a artikuluan xedatuaren babesean, eman daitekeen ebazpenak ukitzen ahal dituen eskubideak edo interesak dituzten interesdunak epatzen dira, hamar eguneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea, 10; sarrera Ezkirotz kalean; 31007, Iruña), bidezkotzat jotzen dituzten ondorioetarako.

Noainen, 2015eko maiatzaren 9an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1507164