100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Aldaketa puntuala Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Behin betiko onespena

Melidako Udalak, 2015eko apirilaren 28ko osoko bilkura berezian hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen Melidako Udal Planeko aldaketa, Pedro Miguel Escudero Tapizek eta Alfonso Estarriaga Jiménezek sustatua, 2. poligonoko 229. lurzatiko kanpo lerrokadura aldatu beharrez, Melidako U.C.2.2ko hiri lurzoru finkatuan.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko onespen hau, eta onetsitako aldaketa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da.

Melidan, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1507173