100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MELIDA

Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 27. artikuluko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa puntuala, Melidako Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 27. artikuluan. Erabaki haren xedapen zatia ematen da argitara, baita araudi berriaren testu osoa ere.

Osoko bilkuran hartutako erabakia:

1. “Melidako Udal Planeko hirigintzako araudiaren 27. artikuluan aldaketa puntuala egiteko espedientea” izeneko dokumentua, Udalak sustatua, behin betiko onestea.

2. Behin betiko onesteko erabaki honen xedapen zatia eta araudi berriaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluarekin bat.

3. Erabaki hau irmoa da administrazio bidean, eta bere kontra errekurtso hauetakoren bat jar daiteke, hautara:

1.–Jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, berraztertzekoa, hura egin zuen udal organoari zuzendua. Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da ez gora jotzekorik ez administrazioarekikorik aurkeztu, harik eta berraztertzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Jakinarazi eta hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua.

Melidan, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.

ERANSKINA

Proposatutako antolamenduko araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1507172