100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Hirigintza hitzarmena jendaurrean paratzea

Luzaideko Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin bilkura berezian, besteak beste, jarraian ematen den erabakia hartu zuen, bertan ziren sei kideak bat etorrita:

1.–Hasiera batean onestea Bostargi SL merkataritzako enpresarekin sinatu beharreko hirigintzako hitzarmena, ibilgailuendako sarbide librea eta erabilera publikoa lagatzeko, aparkatzeko 19 tokiren mantentze pribatuarekin, haren gasolindegiaren estalkian (Benta Xabi, 1, mekataritza zentroaren eranskinaren merkataritzako jarduerari lotuta daudela aparkatzeko toki horiek), 2015eko apirilaren 15eko azken testuaren arabera, espedientean baitago.

2.–Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ikusgai egonen da Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Luzaiden, 2015eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1507261