100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

Galozeko Bake Epaitegian ezkontza zibilaren 01/2015 espedientea tramitatu denez, eta ezkondu beharrekoek gogoa adierazi dutenez ezkontza zibila Jaurrietako Udaleko zinegotzi Andoni Semberoiz Garraldak baimendua izateko.

Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez xedatuarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1.–Udaleko zinegotzi Andoni Semberoiz Garraldaren esku uztea 01/2015 zenbakiko ezkontza zibila egiteko eskumena.

2.–Interesdunei ebazpen hau jakinaraztea eta Osoko Bilkurari horren berri ematea.

3.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Jaurrietan, 2015eko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1507262