100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango kale-izendegi ofiziala

Baztango Udalak, 2015eko apirilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, 6. puntuan honako hau erabaki zuen:

1.–Onestea kaleen izen ofizialaren aldaketa, oinarri gisa hartuta Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeak emandako txostena, honako izen hauen salbuespenarekin: Estitxari karrika, Saieskaitz plaza eta Kaxkorroko bidea. Orobat, Pedro Ziga plaza eta Abesbatzaren plaza izenei dagokienez, alde batera uzten dira Elizondoko batzarrak egokiak ote diren erabaki arte.

2.–Erabaki hau bidaltzea Tracasa enpresari eta Estatistikako Institutu Nazionalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6 a) artikuluan eta aplikagarri den gainerako legerian ezarritako ondorioetarako.

Baztanen, 2015eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1507241