100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Osoko Bilkurak hartutako erabaki horren ondorioz, ordenantza horren testua jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, interesdunek udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraituz, erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsitzat joko da.

Arellanon, 2015eko apirilaren 29an.–Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1507255