100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez Itziar Larraza Azcona andrea izendatzen da, bitarte baterako, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Langileen Bulegoko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena, izendapenaren aldekoa, dago espedientean.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. Itziar Larraza Azcona andrea izendatzea, bitarte baterako, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Langileen Bulegoko buru.

2. Foru agindu hau interesdunari, Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 18an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1507801