4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 1063/2013 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
143/2013 epaia.
Tuteran, 2013ko azaroaren 4an.
Octavio Tobajas Gálvez jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa batengatik bideratzen ari den 1063/2013 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Judizio horretan hauek parte hartu dute: Fiskaltzak, Ángel Iralde Sepúlvedak, salatzaile gisa, eta Eloy Peláez Gonzálezek, salatu gisa.
Epaitza:
Eloy Peláez González absolbitu egiten dut Ángel Iralde Sepúlvedak egin dion salaketatik; prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta jakinarazten denetik bost eguneko epean apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua. Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiko magistratu batek ebatziko du.
Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut (epaiaren ziurtapena jarduketei erantsiko zaie).
Eta Ángel Iralde Sepúlvedari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Tuteran, 2014ko maiatzaren 7an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.
Iragarkiaren kodea: J1406588