4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 483/2013 ofiziozko prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: ofiziozko prozedura baten ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 483/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta 2014ko otsailaren 12an emandako epaia Jmvp Pamplona, S.L.ri legez jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 6an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1406615