88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

28/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren (Administrazioarekiko Auzien Sala) 2009ko abenduaren 30eko 803/2009 epaia betetzeari ekin zaio (epai haren bidez, Iruñeko frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko bi emisoraren –98.3 eta 105.6– kontzesioaren esleipena baliogabetu zen).

1. Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren azaroaren 28ko 5121/1997 Foru Aginduaren bidez, frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzuen kontzesioen deialdia eta kontratazio espedientea onetsi ziren.

Bestalde, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 177/1998 Foru Aginduaren bidez, deialdian jardun behar zuen kontratazio mahaia izendatu zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren uztailaren 15eko 2343/1998 Foru Aginduaren bidez, Universidad de Navarrari eta Medios de Comunicación 21i Iruñeko bi emisoren kontzesioa esleitu zitzaien.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2005eko abenduaren 22ko 1140/2005 epaiak partez baietsi zuen Iruñeko Komunikabideak, S.A.k foru agindu horren kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta ezarri zuen foru agindua baliogabetzea. Orobat, agindu zuen “espediente administratiboak atzera egin dezala, kontratazio mahaiak behar den proposamena egin dezan, osoki eta xeheki baloratuz, administrazio klausula partikularren orrian ezarritako irizpide guztiei behar den puntuazio zehatza emanez, eta, egiaztaturik, prozedurak aurrera egin dezan”.

2. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 24ko 17/2006 Foru Aginduaren bidez, xedatu zen aipatutako epaia bete zedila.

2006ko martxoaren 6an, kontratazio mahaiak erabaki zuen zer puntuazio eman Iruñeko bi emisoretarako eskaintzei, eta ezarri zuen puntuaziorik altuena Universidad de Navarrak eta Medios de Comunicación 21, S.L.k lortu zutela. Horrenbestez, 2006ko martxoaren 29an bi entitate horien aldeko esleipen proposamena egin zuen.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 8ko 278/2006 Foru Aginduak Universidad de Navarrari eta Medios de Comunicación 21, S.L.ri esleitu zizkien behin-behinekoz irrati-difusioko bi kontzesioak.

Foru agindu horren kontra Iruñeko Komunikabideak, S.A.k gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, eta Nafarroako Gobernuaren 2007ko otsailaren 12ko erabakiak ezetsi egin zuen.

Iruñeko Komunikabideak, S.A.k administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen erabaki horren kontra, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2009ko abenduaren 30eko 803/2009 epaiak partez baietsi zuen. Epai haren epaitzan xedatu zen aipatutako kontzesio administratiboen esleipen prozeduran atzera egin zedila, “gure 2005eko abenduaren 22ko epaian ezarri zen uneraino. Horrenbestez, inpugnatutako ebazpena baliogabeturik, eta espediente administratiboak atzera eginik, kontratazio mahaiak behar den proposamena eginen du, osoki eta xeheki baloratuz, administrazio klausula partikularren orrian ezarritako irizpide guztiei behar den puntuazio zehatza emanez, eta, behin egiaztaturik, prozedurak aurrera egin dezala”.

2009ko abenduaren 30eko epai horren kontra kasazio errekurtso bana jarri zuten Nafarroako Gobernuak eta Universidad de Navarrak.

3. Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salak, 2013ko abenduaren 4an emandako epaian, deklaratu zuen kasazio errekurtsoak ez zirela bidezkoak.

2014ko martxoaren 10ean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuan sartu zen Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako idazkariaren antolaketa eginbidea, zeinaren bidez igortzen baitzen Auzitegi Gorenak emandako ebazpenaren lekukotza, behar bezala gauza dadin.

4. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2009ko abenduaren 30eko 803/2009 epaia irmoa izanik, bete egin behar da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Ikus-entzunezko zerbitzuen arloko eskumena Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari dagokio gaur egun, haren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuarekin bat. Hortaz, departamentu horren titularra da epai horren betearazpena erabakitzeko eta jarduketetan atzera egitea xedatzeko organo eskuduna.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2005eko abenduaren 22ko eta 2009ko abenduaren 30eko epaiek honako prozedura honetan atzera egiteko agintzen dute: frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzuen kontzesioen deialdia (Iruñeko 98.3 eta 105.6 bi emisoren esleipenari dagokionez), Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren azaroaren 28ko 5121/1997 Foru Aginduaren bidez onetsia.

Prozedura horri aplikatzekoa zaio azaroaren 14ko 13/1986 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzkoa, eta tramitazioa administrazio klausula partikularren eta ustiapenekoen orriari egokitu beharko zaio, hots, aipatutako azaroaren 28ko 5121/1997 Foru Aginduaren bidez onetsitakoari.

5. Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 177/1998 Foru Agindu bidez izendatu zen deialdian aritutako kontratazio mahaia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 37. artikuluarekin bat.

Izendatu zenetik igaro den denbora dela eta, mahaiko zenbait kidek utzi egin diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzuak emateari, edo erretiroa hartu dute, edo, gaur egun, ez dute garai hartan izendatuak izateko zeukaten kargua, kasuaren arabera.

Horrenbestez, bidezkoa da kontratazio mahaia izendatzea, aipatutako kideak ordeztuz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legean xedatutakoarekin bat, gainerako kideak mantenduz.

6. 2005eko abenduaren 22ko epaia (eta hari eusten dio 2009ko abenduaren 30ekoak) bi emisoren esleipena baliogabetzearen oinarritzat hartu zuen kontratazio mahaiak proposamen osatugabea egin zuela, zeren “alderdi batzuk bakarrik baloratu baitzituen, baldintza orriko oinarrien araberako puntuazioa emanez, eta kontzesioaren beste alderdi garrantzitsu batzuk puntuatu gabe utzi baitzituen” (Zuzenbideko Hirugarrena, 9, Oinarria).

Mahaiak, 1998ko ekainaren 18ko Balorazio Aktan honako esleipen irizpide hauek (baldintzen orriko 2.3 klausula) ez zituen puntuatu:

–Informazioa emateko programazioa edo programazio kulturala eta hezigarria, bereziki tokikoa edo eskualdekoa, neurri handi samarrean (edukia, 1. atalean).

–Nafarroako Foru Komunitatearen balio kultural, historiko eta sozialak sustatzea. Programazioaren izaeratik eta edukitik eratorriko da hori (edukia, 2. atalean).

–Jarraipenaren bermea frogatuko duten bideragarritasun ekonomikoa eta fidagarritasun profesionala (3. atala).

–Proiektuaren bideragarritasun teknikoa (4. atala).

Horrenbestez, foru agindu honetan izendatzen den kontratazio mahaiak irizpide horiek baloratu eta puntuatu beharko ditu, garai batean Iruñeko 98.3 eta 105.6 bi emisorak esleitzeko onartu ziren proposamenekin loturik, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren azaroaren 28ko 5121/1997 Foru Aginduaren bidez onetsitako administrazio klausula partikularren eta ustiapenekoen orrian ezarritakoarekin bat.

Ondorio horietarako, kontratazio mahaiak guztiz autonomoki jokatuko du, eta ez ditu kontuan hartuko “Administrazio klausula partikularren orriko gainerako irizpideen balorazioa” eta “Ondorioa”, aipatutako 1998ko ekainaren 18ko Balorazio Aktan ageri direnak, ez eta Universidad de Navarraren, Medios de Comunicación 21ren eta Iruñeko Komunikabideaken eskaintzen konparazio-azterketa berariazkoa ere (aktari erantsi zitzaion).

Esleitzeko gainerako irizpideei dagokienez, horiek “bai baloratu baitziren, eta zegokien puntuazioa eman” (2005eko abenduaren 22ko epaiko Zuzenbideko Hirugarrena, 2, Oinarria), kontuan izanik orduko kontratazio mahaiaren jarduketak ez duela gaitzespenik merezi aipatutako epaietan, horiek zorrozki betez eta egintzak eta tramiteak gordetzeko printzipioa aplikatuz, zeina ezarririk baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 79.1 artikuluan, beharrezkoa da aipatutako 1998ko ekainaren 18ko Balorazio Aktaren A) atalean emandako puntuazioari eustea.

Horrenbestez, foru agindu honen bidez izendatzen den kontratazio mahaiak, behin goian zehaztutako esleipen irizpideak baloraturik eta puntuaturik, eta 1998ko ekainaren 18ko Balorazio Aktan agertutako gainerako irizpideen puntuazioa gehiturik, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari behar den proposamena igorri beharko dio, Iruñeko 98.3 eta 105.6 bi emisorak esleitzeko deialdian onartu ziren proposamenei dagokienez.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren urtarrilaren 29ko 311/1998 Foru Agindu bidez onetsi zen proposamen horiek onartzea, eta honako lizitatzaile hauek aurkeztu zituzten:

Ambiente Musical, S.A.

Cadena Voz de Radiodifusión, S.A.

Canal Mundo Navarra, S.L.

Grupo Editorial Telecinco, S.A.

Grupo Zeta, S.A.

Ibéricas de Comunicaciones, S.A.

Información por Ondas, S.A.

Iruñeko Komunikabideak, S.A.

Luis del Olmo Marote

Medios de Comunicación 21, S.L.

Medipress, S.A.

Pamplona Televisión, S.L.

Pedro A. Vega Hernández

Prensa Española Radio por Ondas

Publicidad 3, S.A.

Radio Blanca, S.A.

Radio Canal Navarra, S.L.

Radio Popular, S.A. (COPE)

Recoletos Compañía Editorial

Sociedad Española Radiodifusión (SER)

Unión Ibérica de Radio, S.A.

Uniprex, S.A.

Universidad de Navarra

Voz Navarra, S.L.

Bestalde, foru agindu honen eranskinean zehaztu da kontratazio mahaiak 1998ko ekainaren 18ko Balorazio Aktan puntuatu zituen esleipen irizpideei esleitutako puntuazioa.

Ikusirik Komunikazio Zerbitzuak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak elkarrekin egindako txostena.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren (Administrazioarekiko Auzien Sala) 2009ko abenduaren 30eko 803/2009 epaia betetzeari ekitea (epai haren bidez, Iruñeko frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko bi emisoraren –98.3 eta 105.6– kontzesioaren esleipena baliogabetu zen).

2. Xedatzea atzera egin dadila, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren azaroaren 28ko 5121/1997 Foru Aginduaren bidez onetsitako frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzuaren kontzesioen deialdia, 98.3 eta 105.6 emisorak esleitzeari dagokionez, kontratazio mahaiak behar den proposamena egin dezan, osoki eta xeheki baloratuz, administrazio klausula partikularren orrian ezarritako irizpide guztiei behar den puntuazio zehatza emanez, foru agindu honen azalpen zatiko 6. atalean adierazi bezala.

3. Prozeduran aritu behar duen kontratazio mahaia, foru agindu honen azalpen zatiko 5. atalean adierazitakoarekin bat, honako kide hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Edurne Elío Aldunate andrea, Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusia, eta ordezko, Fátima Baigorri Romero andrea, Erakunde Harremanetako zuzendari nagusia.

Batzordekideak:

–Juan José Balerdi Usabiaga jauna, Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria, eta ordezko, Nora Miguéliz Basterra andrea, Sustapen Ataleko burua.

–Miguel Ríos Martín jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria, eta ordezko María Yolanda Blanco Rodríguez, Telekomunikazio Sistemen Ataleko burua.

–Ignacio Ilundáin Suquía jauna, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, eta ordezko José Miguel Gamboa Baztán jauna, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Luis Ceras Arrese jauna, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatua, eta ordezko, Fernando Hipólito Ojeda jauna, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatua.

–Idazkaria: Begoña Echechiquía Pérez andrea, Komunikazio Zerbitzuko Idazkaritza Bulegoko burua, eta ordezko María Victoria Coronado Rey andrea, Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.

4. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Komunikazio Zerbitzura eta kontratazio mahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Estatuko Aldizkari Ofizialean iragartzea eta aipatutako emisoren kontzesioen deialdian onartutako lizitatzaileei jakinaraztea, baita Iruñeko 105.6 emisoraren lizentziaren errentariari ere, ohartaraziz ezen, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2009ko abenduaren 30eko 803/2009 epaia betearazteko egintza denez, ados ez egonez gero desadostasun hori Auzitegi horren aurrean aurkeztu beharko dela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 2an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

ERANSKINA

Kontratazio mahaiak, 1998ko ekainaren 18ko aktarekin bat, balorazio lanetan emandako puntuazioak, finkaturik daudenak

ESKAINTZAK

ORDUTEGIAK ETA PROGRAMAZIOA
(40 puntu)

NAFARROAKO BALIOAK SUSTATZEA
(20 puntu)

PLURALTASUNA ETA PERTSONA BERRIEN SARBIDEA
(10 puntu)

PUNTUAK GUZTIRA

Ekoizpen propioko programazioa
(25 puntu gehienez)

Gutxieneko ordutegitik gora
(5 puntu gehienez)

Euskararen erabilera
(5 puntu gehienez / eremu mistoa)

Ambiente Musical, S.A.

10,00

5,00

0,00

0,00

15,00

Cadena Voz de Radiodifusión, S.A.

25,00

5,00

0,00

0,00

30,00

Canal Mundo Navarra, S.L.

25,00

5,00

0,49

0,00

30,49

Grupo Editorial Telecinco, S.A.

25,00

5,00

0,00

0,00

30,00

Grupo Zeta, S.A.

25,00

5,00

0,00

0,00

30,00

Ibérica de Comunicaciones, S.A.

25,00

5,00

3,00

0,00

33,00

Información por Ondas, S.A.

25,00

5,00

0,00

0,00

30,00

Iruñeko Komunikabideak, S.A.

25,00

5,00

5,00

10,00

45,00

Luis del Olmo Marote

25,00

5,00

2,00

0,00

32,00

Medios de Comunicación 21, S.L.

25,00

5,00

1,70

10,00

41,70

Medipress, S.A.

25,00

5,00

3,00

0,00

33,00

Pamplona Televisión, S.L.

25,00

5,00

1,25

0,00

31,25

Pedro A. Vega Hernández

25,00

5,00

1,25

0,00

31,25

Prensa Española Radio por Ondas

25,00

5,00

0,00

10,00

40,00

Publicidad 3, S.A.

25,00

5,00

0,80

10,00

40,80

Radio Blanca, S.A.

25,00

5,00

3,00

0,00

33,00

Radio Canal Navarra, S.L.

10,00

5,00

0,00

10,00

25,00

Radio Popular, S.A. (COPE)

25,00

5,00

0,00

0,00

30,00

Recoletos Compañía Editorial

25,00

5,00

0,21

10,00

40,21

Sociedad Española Radiodifusión (SER)

25,00

5,00

1,50

0,00

31,50

Unión Ibérica de Radio, S.A.

25,00

5,00

0,00

0,00

30,00

Uniprex, S.A.

25,00

5,00

1,00

0,00

31,00

Universidad de Navarra

25,00

5,00

2,00

10,00

42,00

Voz Navarra, S.L.

25,00

5,00

1,00

10,00

41,00

F1406366

Iragarkiaren kodea: F1406366