88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

UHARTE

Zehapen jakinarazpena

1. Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

2. Ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 egun naturalera gauzatuko da zehapena; kasu horretan, aukeran dago errekurtso hauetakoren bat egitea: a) Berraztertzeko errekurtsoa egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian hurrengo hilabetearen barnean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

3. Indarra hartu ondoko hamabost laneguneko epean ordaindu beharko da isuna. Uharteko Udaletxean, bulego orduetan, ordaindu ahalko da, edo posta igorpen bidez, zehatutakoaren nortasuna, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia bertan adierazita.

4. Aipaturiko epea igaro eta isuna ordaindu ez bada, ordainarazpena premiamendu prozeduraz gauzatuko da.

Uharten, 2014ko apirilaren 29an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Esped.: MULTRAF/2013/93. Jabea-matrikula: Daniel Errea Vizcay (5464-CRC). Lekua: Pa 30, Ollokilanda Ind. Data: 2013/03/05. Ordua: 11:30. Kopurua (eurotan): 90,00. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: -. ZEO: -. ORD: 49.T.

Esped.: MULTRAF/2013/117. Jabea-matrikula: Daniel Errea Vizcay (0989-CFS). Lekua: Ollokilanda Ind. Data: 2013/04/04. Ordua: 20:40. Kopurua (eurotan): 90,00. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: -. ZEO: -. ORD: 49.T.

Esped.: MULTRAF/2013/145. Jabea-matrikula: Beatriz Astrain Azparren (1444-GRM). Lekua: Miravalles, 10. Data: 2013/04/25. Ordua: 7:55. Kopurua (eurotan): 200,00. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2.D. ZEO: 94.2.D. ORD: -.

Esped.: MULTRAF/2013/238. Jabea-matrikula: Mario German Cadavid Potes (3717-BVY). Lekua: Iturriondoa, 1. Data: 2013/06/12. Ordua: 20:00. Kopurua (eurotan): 500,00. Galtzen diren puntuak: 6. BSL: -. ZEO: 30.1.A. ORD: -.

Esped.: MULTRAF/2013/247. Jabea-matrikula: Eugenio Muñoz Hernandez (9876-BPN). Lekua: San Juan Plaza, 7. Data: 2013/07/06. Ordua: 16:00. Kopurua (eurotan): 200,00. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2.D. ZEO: 94.2.D. ORD: -.

Esped.: MULTRAF/2013/355. Jabea-matrikula: Patxi Lopez Casado (B-9276-KG). Lekua: El Ferial Plaza, 9. Data: 2013/10/31. Ordua: 20:24. Kopurua (eurotan): 90,00. Galtzen diren puntuak: -. BSL: 59.3. ZEO: 26.1. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1406247