88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 335/2013 hipoteka-betearazpena

Martin Corera Izu, idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 335/2013 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia 2014ko uztailaren 17ko 10:30ean egin dadin organo honetako entzunaldi-aretoan, baldintza hauei jarraikiz:

–Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

–Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

–Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

–Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco de Santander entitateko (IBAN ES55) 0049 3569 92 000 500 1274 kontuan (erreferentzia: 3161 0000 06 0335 13), finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

–Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

–Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

–Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau: ez da ezer ageri.

–Betearazpenpekoak non diren ez jakiteagatik zitazioaren jakinarazpena egiterik ez balego ere, honako ediktu hau egiten da haiei jakinarazteko balio izan dezan.

–Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Enkantean jartzen den ondasun higiezina:

Irurtzungo (Nafarroa) mugapean.

1) Bat zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 1. atariko beheko solairuan dagoen A letrako etxebizitza. Laurogeita zazpi metro eta berrogei dezimetro karratuko (87,40 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 1 zenbakidun plaza eta 1 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 61. orria, 1.162. finka.

2) Hiru zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 1. atariko beheko solairuan dagoen C letrako etxebizitza. Laurogeita bederatzi metro eta hirurogeita bost dezimetro karratuko (89,65 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 3 zenbakidun plaza eta 3 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 70. orria, 1.164. finka.

3) Lau zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 1. atariko beheko solairuan dagoen D letrako etxebizitza. Laurogeita sei metro eta berrogeita hamar dezimetro karratuko (86,50 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 5 zenbakidun plaza eta 5 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 74. orria, 1.165. finka.

4) Zazpi zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 1. atariko lehen solairuan dagoen C letrako etxebizitza. Laurogeita hamaika metro eta hogeita bost dezimetro karratuko (91,25 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 14 zenbakidun plaza eta 14 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 86. orria, 1.168. finka.

5) Zortzi zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 1. atariko lehen solairuan dagoen D letrako etxebizitza. Laurogeita zortzi metro eta hirurogeita zortziko (88,68 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela, bi bainugela eta esekilekua. Aparkatzeko 33 zenbakidun plaza eta 23 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 90. orria, 1.169. finka.

6) Bederatzi zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 1. atariko bigarren solairuan dagoen A letrako etxebizitza. Laurogeita zortzi metro eta hirurogeita hamabosteko (88,75 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela, bi bainugela eta esekilekua. Aparkatzeko 4 zenbakidun plaza eta 4 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 94. orria, 1 170. finka.

7) Hamar zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 1. atariko bigarren solairuan dagoen B letrako etxebizitza. Laurogeita hamaika metro eta hogeita hamarreko (91,30 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela, bi bainugela eta esekilekua. Aparkatzeko 6 zenbakidun plaza eta 6 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 98. orria, 1.171. finka.

8) Hamaika zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 1. atariko bigarren solairuan dagoen C letrako etxebizitza. Laurogeita hamaika metro eta hogeita bost zentimetro karratuko (91,25 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela, bi bainugela eta esekilekua. Aparkatzeko 7 zenbakidun plaza eta 7 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 102. orria, 1.172. finka.

9) Hamabi zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 1. atariko bigarren solairuan dagoen D letrako etxebizitza. Laurogeita zortzi metro eta hirurogeita zortzi dezimetro karratuko (88,68 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela, bi bainugela eta esekilekua. Aparkatzeko 8 zenbakidun plaza eta 8 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 106. orria, 1.173. finka.

10) Hamalau zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 2. atariko beheko solairuan dagoen B letrako etxebizitza. Ehun eta hiru metro eta hogeita hamabost zentimetro karratuko (103,35 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela, bi bainugela eta esekilekua. Aparkatzeko 11 zenbakidun plaza eta 11 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 114. orria, 1.175. finka.

11) Hamabost zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 2. atariko beheko solairuan dagoen C letrako etxebizitza. Laurogeita zortzi metro eta hogeita hamabost zentimetro karratuko (88,45 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 17 zenbakidun plaza eta 16 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 118. orria, 1.176. finka.

12) Hemezortzi zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 2. atariko lehen solairuan dagoen B letrako etxebizitza. Ehun eta sei metro eta hamar dezimetro karratuko (106,10 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 16 zenbakidun plaza eta 20 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 130. orria, 1.179. finka.

13) Hogeita hiru zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 2. atariko bigarren solairuan dagoen C letrako etxebizitza. Ehun eta laurogeita hamar metro eta zortzi dezimetro karratuko (90,08 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 12 zenbakidun plaza eta 12 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 150. orria, 1.184. finka.

14) Hogeita lau zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 2. atariko bigarren solairuan dagoen D letrako etxebizitza. Laurogeita sei metro eta laurogeiko (86,80 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 13 zenbakidun plaza eta 13 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 154. orria, 1.185. finka.

15) Hogeita sei zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 3. atariko beheko solairuan dagoen B letrako etxebizitza. Laurogeita hamar metro eta hogei zentimetro karratuko (90,20 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 24 zenbakidun plaza eta 28 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 162. orria, 1.187. finka.

16) Hogeita zazpi zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 3. atariko beheko solairuan dagoen C letrako etxebizitza. Laurogeita hamabi metro eta hogei zentimetro karratuko (90,20 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 22 zenbakidun plaza eta 26 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 166. orria, 1.188. finka.

17) Hogeita hamabi zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 3. atariko lehen solairuan dagoen D letrako etxebizitza. Laurogeita zortzi metro eta berrogeita hamabosteko (88,55 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 27 zenbakidun plaza eta 33 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 186. orria, 1.193. finka.

18) Hogeita hamalau zenbakia.–Irurtzungo (Nafarroa) AR-1eko S1.U.8 unitateari dagokion 2. lurzatian eraikitako etxebizitza eraikinean, 3. atariko bigarren solairuan dagoen B letrako etxebizitza. Laurogeita hamaika metro eta hirurogeita zortziko (91,68 m²) azalera erabilgarria dauka. Honela osatuta dago: atondoa, sukaldea, egongela-jangela, banalekua, hiru logela eta bi bainugela. Aparkatzeko 29 zenbakidun plaza eta 31 zenbakidun trastelekua ditu erantsita.

Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 4.217. liburukia, 18. liburua, 194. orria, 1.195. finka.

Goian adierazitako finken tasazio balioa enkanterako:

–1.162. finkaren tasazio balioa enkanterako: 194.226,40 euro (ehun eta laurogeita hamalau mila berrehun eta hogeita sei euro eta berrogei zentimo).

–1.164 eta 1.165. finken tasazio balioa enkanterako: bakoitzak
183.954,40 euro (ehun eta laurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita hamalau euro eta berrogei zentimo).

–1.168 eta 1.169. finken tasazio balioa enkanterako: bakoitzak
158.188,80 euro (ehun eta berrogeita hemezortzi mila ehun eta laurogeita zortzi euro eta laurogei zentimo).

–1.170, 1.171, 1.172 eta 1.173. finken tasazio balioa enkanterako: bakoitzak 163.324,80 euro (ehun eta hirurogeita hiru mila hirurehun eta hogeita lau euro eta laurogei zentimo).

–1.175. finkaren tasazio balioa enkanterako: 168.320 euro (ehun eta hirurogeita zortzi mila hirurehun eta hogei euro).

–1.176. finkaren tasazio balioa enkanterako: 180.102,40 euro (ehun eta laurogei mila ehun eta bi euro eta berrogei zentimo).

–1.179. finkaren tasazio balioa enkanterako: 169.830,40 euro (ehun eta hirurogeita bederatzi mila zortziehun eta hogeita hamar euro eta berrogei zentimo).

–1.184 eta 1.185. finken tasazio balioa enkanterako: bakoitzak 159.472,80 euro (ehun eta berrogeita hemeretzi mila laurehun eta hirurogeita hamabi euro eta laurogei zentimo).

–1.187. finkaren tasazio balioa enkanterako: 168.320 euro (ehun eta hirurogeita zortzi mila hirurehun eta hogei euro).

–1.188. finkaren tasazio balioa enkanterako: 180.102,40 euro (ehun eta laurogei mila ehun eta bi euro eta berrogei zentimo).

–1.193. finkaren tasazio balioa enkanterako: 159.472,80 euro (ehun eta berrogeita hemeretzi mila laurehun eta hirurogeita hamabi euro eta laurogei zentimo).

–1.195. finkaren tasazio balioa enkanterako: 164.694,40 euro (ehun eta hirurogeita lau mila seiehun eta laurogeita hamalau euro eta berrogei zentimo).

Iruñean, 2014ko apirilaren 2an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1405844