88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 107/2013 prozedura

Iruñean, 2014ko apirilaren 15ean. Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 107/2013 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Alexandra Pacheco Arias andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, baita ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko apirilaren 15ean.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1405846