88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planean Ardoi sektoreko H-27, H-28 eta H-29 unitateei dagokienez aldaketa egiteko espedientea. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2014ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planean Ardoi sektoreko H-27, H-28 eta H-29 unitateei dagokienez aldaketa egiteko espedientea, ACR2 Promociones, S.L.k, Arrobiak jabe elkarteak eta Belotxi, S.L.k sustatua.

Sustapeneko kontseilariak apirilaren 15ean eman 25E/2014 Foru Aginduaren bitartez behin betiko onetsi zen Zizur Nagusiko Udal Planean Ardoi sektoreko H-27, H-28 eta H-29 unitateei dagokienez aldaketa egiteko espedientea, ACR2 Promociones, S.L.k, Arrobiak jabe elkarteak eta Belotxi, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81.1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Zizur Nagusian, 2014ko apirilaren 24an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Aldaketa Zizur Nagusiko Udal Planean, Ardoi sektoreko H-27, H-28 eta H-29 unitateei dagokienez

Hirigintzako arauak

Ardoi sektorean indarra duen Plan Partzialaren zati diren Ardoi sektoreko Arau Subsidiarioen 29, 46 eta 57. artikuluak aldatu dira. Aipatu plana 2004ko azaroaren 11n egin bilkuran onetsi zuen behin betiko Zizur Nagusiko Udalak, eta 2005eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an. Hona hemen aldatutako artikuluen testu berria:

29. artikulua. Eraikinen baldintza bioklimatikoak.

1.–Atal honetan jasotako baldintzen bidez, hilabete beroetan etxeak eguzki erradiaziotik babestu nahi dira, eta bereziki, tokiko klima kontuan izanik, erradiazio hori baliatu nahi da neguan, etxebizitzako gelak girotzeko.

2.–Etxe barneen antolamenduan, Ardoi sektorearen latitudea 42º, 48’ dela kontuan izanik, bizilagunek elkarrekin erabiltzen dituzten gelek hegoaldera begira egon behar lukete. Alde horretatik, ez da gomendagarria halako gelek IMera jotzea.

3.–Eraikuntzaren diseinuan kanpoaldeko gailuak sartu behar dira, hala nola pertsianak, kanpoko itxitura-planoetara iristen den erradiazioaren intentsitatea erregulatu ahal izateko. Bereziki gomendatzen da xafla orientagarriak dituzten kontraleihoak jartzea, eraikuntzako leihoen diseinuari erantsitako elementu gisa.

4.–Soluzio arkitektoniko trinkoak gomendatzen dira, non eraikinaren formaren faktorea (azalera osoa S / bolumen osoa V) ahalik txikiena den. Nolanahi ere, formaren faktore hori ez da inoiz 1 baino gehiago izanen.

5.–Etxebizitzen barneko banaketak ahalik gehien lagundu behar du tenperaturak berdintzen eta orientazio diferenteak dituzten fatxaden arteko aireztapen gurutzatua sortzen.

6.–Eraikina inguratzen duten eraikuntza-elementuek, kanpora jotzen duten itxiturek, zola, horma eta estalkiek, inertzia termikorako lagungarriak izan behar dute. Hala, bada, dentsitate handiko eta eroankortasun termiko txikiko materialen sekzio handiak erabiltzea gomendatzen da.

7.–Eraikuntzaren Kode Teknikoaren eta aplikatzekoa den araudi berriagoaren baldintzak bete beharrez, eragimen energetikoko arrazoiak direla-eta, zenbait proiektutan, aurreikusitako isolamendu termiko eta/edo akustiko bereziaren edo instalazioen garapenaren ondorioz, handitu behar izaten da murruen eta bereizleen eraikuntza-sekzioa. Horrek azalera eraikiaren portzentajea handitzea dakarrenez azalera erabilgarriaren aldera, aplikatzen ahalko da I-14 unitate morfologikorako aldaketan aplikatu zen tratamenduaren antzekoa, proportzio baliokideak kontuan harturik, betiere behar bezalako justifikazioa ematen bada eta hura aplikatzeko baldintza bada dagokion ziurtapen energetikoa eskuratzea. Aldaketa hura Udalak onetsi zuen, 2009ko ekainaren 25eko osoko bilkuran, eta 2009ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n.

46. artikulua. Unitate morfologiko bakoitzean eraikiko diren etxebizitzen tipologia.

1.–Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako (BOE) edo prezio tasatuko etxebizitzetarako (PTE), 57. artikuluan (Unitate morfologikoen determinazio partikularrak) ezartzen den etxebizitza kopurua eta/edo azalera eraikia sustatuko da.

57. artikulua. Unitate morfologikoetako determinazio partikularrak.

H-27, H-28 eta H-29 unitate morfologikoen fitxak eta garapen xehakatua eransten dira.

H-27 UNITATE MORFOLOGIKOA

Determinazio orokorrak

Unitate morfologikoaren azalera: 1.637,55 m².

Unitate morfologikoaren hirigintzako aprobetxamendua: 4.569,13 AU.

Sestra gaineko solairuetako azalera eraikia: 2.055,98 m².

Determinazio funtzionalak

Etxebizitza kopurua, gehienez: 16 (10 e. libreak, 6 PTE).

PTEtarako gutxieneko azalera eraikia: 771,00 m².

Etxebizitza librerako gutxieneko azalera eraikia: 1.284,98 m².

Bizitegitarako gehieneko azalera eraikia: 2.055,98 m².

Etxebizitza librerako lurzoruaren gutxieneko azalera: 1.016,67 m².

Gune publikotik kanpoko gutxieneko aparkaleku kopurua: 18.

Eraikuntzaren erabilerak:

  • Erabilera onartuak.
  • Sotoko solairua: aparkalekua eta bizitegitarako jardueraren erabilera osagarriak.
  • Behe solairuak: bizitegiak, aparkalekuak eta jarduera horren erabilera osagarriak.
  • Erabilera toleratuak.
  • Behe solairuak: bizitegiekin loturiko zerbitzuetako jarduerak.

Erabilera debekatuak.–Gainerako erabilerak, toleratu edo baimendu gabeak.

Lurzati libre pribatuaren erabilerak.–Bizitegi jardueraren erabilera osagarriak. PTE erabilera esleitzen ahalko zaio lurzati libre pribatuaren atal bati, baina horrek ez du eraikigarritasuna aldatuko.

Determinazio formalak

Solairuen gehieneko kopurua: B+3.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera: 12 m.

Eraikinaren gehieneko sakonera. 15 m.

H-28 UNITATE MORFOLOGIKOA

Determinazio orokorrak

Unitate morfologikoaren azalera: 1.664,58 m².

Unitate morfologikoaren hirigintzako aprobetxamendua: 4.569,13 AU.

Sestra gaineko solairuetako azalera eraikia: 2.055,982 m².

Determinazio funtzionalak

Etxebizitza kopurua, gehienez: 16.

Hirugarren sektoreko erabileretarako azalera eraikia, gehienez: -.

Bizitegitarako gehieneko azalera eraikia: 2.055,98 m².

Gune publikotik kanpoko gutxieneko aparkaleku kopurua: 18.

Eraikuntzaren erabilerak:

  • Erabilera onartuak.
  • Sotoko solairua: aparkalekua eta bizitegitarako jardueraren erabilera osagarriak.
  • Behe solairuak: bizitegiak, aparkalekua eta bizitegitarako jardueraren erabilera osagarriak.
  • Erabilera toleratuak.
  • Behe solairuak: bizitegiekin loturiko zerbitzuetako jarduerak.
  • Erabilera debekatuak.–Gainerako erabilerak, toleratu edo baimendu gabeak.

Lurzati libre pribatuaren erabilerak.–Bizitegi jardueraren erabilera osagarriakl.

Determinazio formalak

Gehieneko solairu kopurua: B+3.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera: 12 m.

Eraikinaren gehieneko sakonera: 15 m.

H-29 UNITATE MORFOLOGIKOA

H-29.1 azpiunitatea

Determinazio orokorrak

Unitate morfologikoaren azalera: 922,43 m².

Unitate morfologikoaren hirigintzako aprobetxamendua: 1.483,55 AU.

Sestra gaineko solairuetako azalera eraikia: 457,88 m².

H-29.2 azpiunitatea

Determinazio orokorrak

Unitate morfologikoaren azalera: 640,08 m².

Unitate morfologikoaren hirigintzako aprobetxamendua: 947,87 AU.

Sestra gaineko solairuetako azalera eraikia: 266,37 m².

H-29.3 azpiunitatea

Determinazio orokorrak

Unitate morfologikoaren azalera: 921,98 m².

Unitate morfologikoaren hirigintzako aprobetxamendua: 958,13 AU.

Sestra gaineko solairuetako azalera eraikia: 1.164,59 m².

Behe solairuko lokalaren lagapena, erabilera anitzeko ekipamendurako: 100,00 m².

Determinazio funtzionalak

Etxebizitza kopurua, gehienez: H-29.1 2 etxebizitza; H-29.2 etxebizitza 1; H-29.3 13 BOE.

Bizitegitarako gehieneko azalera eraikia: 1.749,73 m².

Espazio publikotik kanpoko gutxieneko aparkaleku kopurua: 21.

Eraikuntzaren erabilerak:

  • Erabilera onartuak.
  • Sotoko solairua: aparkalekua eta bizitegitarako jardueraren erabilera osagarriak.
  • Behe solairuak: Bizitegiak, jarduera horren erabilera osagarriak, eta erabilera anitzeko ekipamendu publikoak.
  • Erabilera toleratuak.
  • Behe solairuak: bizitegiekin loturiko zerbitzuetako jarduerak.

Erabilera debekatuak.–Gainerako erabilerak, toleratu edo baimendu gabeak.

Lurzati libre pribatuaren erabilerak.–Bizitegi jardueraren erabilera osagarriakl.

Determinazio formalak

Gehieneko solairu kopurua: B+1+solairuartea / B+3.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera: 11 m / 12 m.

Eraikinaren gehieneko sakonera: 12 m.

Iragarkiaren kodea: L1406082