88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa puntual xehakatua Udal Plan Orokorrean, lurzatietako itxitura motari dagokionez. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2014ko apirilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntual xehakatua hasiera batean onestea Udal Plan Orokorrean, lurzatietan baimentzen ahal diren itxitura moten gainean.

Espedienteak jendaurrean egonen dira hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; horren bitartean, espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24, 25, 79, 3 eta 74. artikuluetan –Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak emandako idazketaren arabera– xedatua aplikatuz.

Monteagudon, 2014ko apirilaren 29an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1406261