88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Herritarren partaidetza arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

2014ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, martxoaren 18an, jendaurrean egon da Herritarren partaidetza arautzen duen ordenantzan Herritarren Partaidetzarako Kontseiluaren osaketari dagokionez aldaketa egiteko espediente. Tramite hori bukatu denez inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz aldaketa hori behin betikoa bilakatu da.

Horren kariaz, argitara emanen da honela aldaturiko testu arautzailea:

HERRITARREN PARTAIDETZA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN HERRITARREN PARTAIDETZARAKO KONTSEILUAREN OSAKETARI DAGOKIONEZ EGIN ALDAKETAREN TESTUA

Artikulu bakarra.–Herritarren partaidetza arautzen duen ordenantzaren 19. artikulua honela geldituko da idatzirik etorkizunean:

19. artikulua. HPKk kide hauek izanen ditu:

–Kontseiluburua: alkatea edo bere ordezko zinegotzia.

–Buruordea: Herritarren Partaidetzako zinegotzia.

–Udalean ordezkaritza duten udal talde bakoitzeko zinegotzi bat.

–Herritarren partaidetzako udal teknikaria, Kontseiluko idazkariaren lanak eginen dituena.

–Kontseilukideak: herriko elkarte eta erakunde bakoitzeko ordezkari bat, hura Erregistroan baldin badago.

Aholkulari gisa, bertze pertsona batzuk gonbidatzen ahalko dira, hizpidea dutela baina botorik gabe, HPKko kideek eskaturik. HPKn ordezkaturik dagoen erakunde bakoitzak titularraren ordezkoa ere izendatzen ahalko du.

Kontseiluko kideek ordezkoak izendatzen ahalko dituzte haien saioetara joatea ezinezkoa dutelarik.

Azken xedapena.–Aldaketa honek indarra hartu eta ondorio juridikoak izanen ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko eskatzeko duten eskumena erabiltzeko epea iraganda.

Sarrigurenen, 2014ko apirilaren 29an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1406241