88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa egiteko prozedura arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

2014ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, martxoaren 18an, jendaurrean egon da Erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa egiteko prozedura arautzen duen ordenantzan aldaketa egiteko espediente. Tramite hori bukatu denez inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz aldaketa hori behin betikoa bilakatu da.

Horren kariaz, argitara emanen da honela aldaturiko testu arautzailea:

JARDUERA EKONOMIKOETAN ARITZEKO ERANTZUKIZUNEKO AITORPENA EDO AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA EGITEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN EGIN ALDAKETAREN TESTUA

Lehen artikulua.–Aldatu da ordenantzaren 3-1-a) artikulua. Haren idazketa honelakoa izanen da hemendik goiti:

a) Txikizkako merkataritza jarduerak –sailkatuak nahiz sailkatu gabeak– eta halako zerbitzu batzuk, abenduaren 26ko 12/2012 Legearen eranskinean aurreikusiak, irekitzen edo hasten direlarik, horiek baldin badira establezimendu iraunkorren bidez eginak eta horiek salgaiak ikusgai jartzeko eta jendeari saltzeko duten azalera erabilgarria ez bada aldi bakoitzean indarra duen legeriak agintzen duena baino handiagoa eta betiere ondare historiko-artistikoan edo jabari publikoko ondasunen erabilera pribatiboan eta okupazioan eraginik ez badute.

Bigarren artikulua.–Aldatu dira ordenantzaren A1, A2, A3 eta A4 eranskinak, haietan, dataren aitzin-aitzineko azken paragrafoan lokalen azalerari egiten zaion aipua honela geldi dadin etorkizunean:

Salgaiak ikusgai jartzeko eta jendeari saltzeko lokalak duen azalera erabilgarria ez dela indarra duen legeriak ezartzen duena baino handiagoa eta jarduerak ez duela eraginik ondare historiko-artistikoan edo jabari publikoko ondasunen erabilera pribatiboan.

Azken xedapena.–Aldaketa honek indarra hartu eta ondorio juridikoak izanen ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko eskatzeko duten eskumena erabiltzeko epea iraganda.

Sarrigurenen, 2014ko apirilaren 29an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1406239