88. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

155/2014 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Irantzu ibaiaren erdiko ibilguko hondakin uren tratamendua. Abartzuza-Aritzala” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak abuztuaren 14an emandako 455/2013 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, martxoaren 13ko 76/2014 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta ebatzi egin zuen aurkeztutako alegazioen gainean, ebazpen horren azalpen zatian adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2014ko martxoaren 31n hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Irantzu ibaiaren erdiko ibilguko hondakin uren tratamendua. Abartzuza-Aritzala” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Abartzuzako eta Deierriko udaletako alkate-udalburuei dei egitea, 2014ko maiatzaren 20an herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Francisco Javier Lachén Barbería jauna eta Alexia Mauleón Goñi andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau eranskinarekin batean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Abartzuzako eta Deierriko udaletxeetako iragarki oholean, eta banakako zitazio zedularen bidez jakinaraziko zaie ukitutako titularrei. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela.

Iruñean, 2014ko apirilaren 14an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Francisco Pérez Arregui.

Irantzu ibaiaren erdiko ibilguko hondakin uren tratamendua. Abartzuza-Aritzala

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Abartzuzako udaletxea.

Eguna: 2014ko maiatzaren 20a.

HITZORDUA

TITULARRAK

POL.

LURZ.

HERRIA

10:00

Sergio Ros Martín jauna

Txirra bidea, 13

31178 Abartzuza (Nafarroa)

Ángel M.ª Andueza Izcue jauna

Donostiako etorbidea, 30

31178 Abartzuza (Nafarroa)

2

811

Abartzuza

Aktak egiteko tokia: Deierriko udaletxea.

Eguna: 2014ko maiatzaren 20a.

HITZORDUA

TITULARRAK

POL.

LURZ.

HERRIA

11:30

María Díez de Ulzurrun Yaben andrea

Pza. Pública, 4

31177 Aritzala (Nafarroa)

25

358

Aritzala

(Deierri)

12:00

Francisco Javier Pagola Doncel jauna

Pza. Pública, 5

31177 Aritzala (Nafarroa)

25

196

Aritzala

(Deierri)

Iragarkiaren kodea: F1405764