82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Tuterako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu 1 barne igoeran eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko

Alkatetzak martxoaren 28an emandako 385/2014 Ebazpenaren bidez, deialdia eta haren oinarriak onetsi dira, Tuterako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu 1 barne igoeran eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko.

Oposizio-lehiaketa eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta ondoko oinarrietan ezartzen denari jarraikiz:

1. oinarria.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi hau gai honi buruz arau hauetan xedatzen denari loturik gauzatuko da: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta Tuterako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu 1 barne igoeran eta gora egiteko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Deialdiko lanpostuak 0506C01809 identifikazio kodea du plantilla organikoan.

1.2. Lanpostu hutsa barne igoerako txandakoa da, eta bete gabe gelditzen bada hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe deklaratuko da.

1.3. Izendapenak Tuterako Udaltzaingoko kabo bilakatuko du hautatua lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aitzina, martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean eta aplikagarri zaizkien gainerako xedapenetan aipatzen diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.4. Lanpostuak C mailako lansariak izanen ditu, eta aplikatu beharreko xedapenen araberako osagarriak.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

1.6. Deialdi honetako lanpostuetarako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden funtzionarioek bertan segitzea aukera dezakete edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.7. Tuterako Udaleko langile finkoek, oinarrizko prestakuntza ikastarora sartzen badira, kontuko diote gizarte aurreikuspenerako duten araubideari eta beren jatorrizko lanpostuko lansariak jasoko dituzte, ikastaroan parte hartzeagatik jasotzen direnak baino handiagoak direnean.

1.8. Arrazoiturik izanez gero, administrazio agintaritza eskudunak kabo izendatutako hautagaiari eskatzen ahal dio laneko tokian bizitzeko, hura beharrezkoa denean lanpostuaren eginkizunen edukia eta lan horretarako behar den dedikazioa direla eta.

2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea Tuterako udaltzain lanpostuan.

2. Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

2.2. Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dituzte betebehar horiek.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tuterako Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 20ko 30/1992 Legean aurreikusiriko edozein baliabideren bitartez, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute oposizioan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehenago. Eredua Tuterako Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren bulegoan eskura daiteke (Vieja plaza, 1) edo Tuterako Escós Catalán, 1eko bulegoan.

3.2. Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren aurrealdearen eta atzealdearen fotokopia behar bezala konpultsatua.

b) Tuterako udaltzain izendatu izanaren egiaztagiria. lanpostu horretan duen antzinatasunarena, baita bertan duen administrazio egoerarena ere; Udalari berari eskatu beharko diote, Langileria Kudeatzeko Zentroaren bidez.

c) Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagiriak (jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak).

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.–Onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Tuterako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Ezarritako epean inork eskaerarik aurkezten ez badu, mailaz igotzeko lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen da. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

4.4. Aurreko ataletan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan datu hauek baizik ez dira jasoko: foruzain edo udaltzain zenbakia eta zein txandatan aurkezten den.

5. oinarria.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: José Suárez Benito, Langileriako zinegotzia eta udaltzaina.

–Ordezkoa: María Isabel Echave Blanco, Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordea.

Mahaikidea: José Angel Santamaría Suso, Tuterako Udaltzaingoko burua.

–Ordezkoa: Enrique Bellostas Suescun, Burlatako Udaltzaingoko burua.

Mahaikidea: José Luis Santos Tambo, Tuterako Udaltzaingoko kaboa.

–Ordezkoa: Florentino Hornedo Ajo, Tuterako Udaltzaingoko kaboa.

Mahaikidea: Juan Cruz Ruiz Gómara, Tuterako Udaltzaingoko inspektoreordea.

–Ordezkoa: Guillermo Rodríguez Notivoli, Tuterako Udaltzaingoko inspektoreordea.

Mahaikidea: Mikel Ciordia Osta (Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria).

–Ordezkoa: María Paz Urdániz Hernández (Langileen Batzordeak hautatutako ordezkaria).

Idazkaria: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Giza Baliabidieetako Goi Mailako teknikaria.

–Ordezkoa: Elena Zubieta Mozaz, Tuterako Udaleko lan-harremanetako graduatua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aitzin eratuko da epaimahaia, mahaiburuak deialdia eginda.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Epaimahaiak modu baliozkoan eratzeko, bertan mahaiburuak eta idazkariak egon behar dute edo, hala ez bada, haien ordezkoek.

5.4. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

6. oinarria.–Mailaz igotzeko lehiaketa nola eginen den.

6.1. Mailaz igotzeko lehiaketak hiru urrats izanen ditu, lehenbizi lehiaketaldia, gero proba praktikoaren urratsa eta hondarrean trebakuntza ikastaroa, oinarri hauetan adierazten den bezala.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da mailaz igotzeko lehiaketa osatzen duten probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak Herriko Etxeko iragarki oholetan eta Tuterako Udaltzaingoaren lokaletakoan emanen dira argitara, 48 ordu lehenago, baita Udalaren web orrian ere.

6.3. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

6.3. Lehiaketaldia.

6.3.1. Lehiaketaldian baloratuko dira izangaiek alegatu eta ondoko baremoaren ariora behar bezala frogaturiko merezimenduak eta gehienez ere 77,5 puntu emanen dira. Hona hemen:

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu arte.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu arte.

c) Hizkuntzak jakitea: 15 puntu arte.

d) Sariak: 2,5 puntu arte.

a), b), c) eta d) idatz-zatietan alegatu eta egiaztaturiko merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu, deialdiko II. eranskineko baremoaren arabera. Izangaiek beren merezimenduak azaldu behar dituzte lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean, eta frogatu ere une horretan frogatu behar dituzte, agirien bidez. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen atal bakoitzean.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.

Fase hau bukatzean, epaimahaiak ohiko euskarrietan argitaratuko ditu lehiaketaren behin-behineko puntuazioak eta irekiko du erreklamazioak aurkezteko bortz egun naturaleko epea, argitaratzen diren egunetik hasita, izangaiek beren eskubideen alde komeni zaiena alega dezaten.

Behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioen gainean epamahaiak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onetsi eta euskarri beretan argitaratuko ditu.

6.4. Proba praktikoaren aldia.

6.4.1. Proba praktikoaren fasean 40 puntu lortu ahal izanen dira gehienez eta ariketa hauek izanen ditu:

a) Lanpostuaren eginkizunei eta edukiei buruzko proba praktikoa.

b) Proba psikoteknikoak.

Proba guztiak deialdi bakarrean eginen dira. Bazterturik geldituko dira haietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

6.4.2. Proba praktikoak 25 puntu izanen ditu gehienez, eta hartan ariketa bat edo gehiago egin beharko dira kabo lanaren edukiaz eta egitekoez.

Proba baztertzailea izanen da eta, gainditzeko, gutxienez ere 12,5 puntu lortu beharko dira. Puntuazio hori lortu ezean, bazterturik geldituko da.

6.4.3. Izangaiak lanpostuaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien zehaztea dute helburu proba psikoteknikoek. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak eginen du eta gehienez ere 15 puntu lortzen ahal dira.

Proba psikoteknikoak hasi aitzin, Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, Alkatetzarekin kontsulta egin ondotik, lanpostuaren eskakizunei buruzko proposamena igorriko dio Alkatetzari. Alkatetzak onetsi eginen du delako soslai hori eta deialdiko epaimahaiari igorriko dio.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Hartan, norbera deialdiaren xedeko lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Proba hau ez da baztergarria izanen eta 0tik 15 puntura baloratuko da.

6.4.4. Fase honetako bi probetako bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko puntuazioak argitaratuko ditu ohiko euskarrietan, eta erreklamazioak aurkezteko bortz egun naturaleko epea irekiko du, argitaratu eta biaharamunetik hasita, izangaiek beren eskubidearen alde komeni zaiena alega dezaten.

Behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioen gainean epamahaiak ebatzi ondoren, behin betiko emaitzak onetsi eta euskarri beretan emanen ditu argitara.

6.5. Igoerarako trebakuntza ikastaroa.

Proba psikoteknikoak burututa, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Tuterako Udalaren iragarki oholean eta azken probaren tokian, probak gainditu dituzten izangaien behin-behineko zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera.

Berdinketarik izan bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasun onarturik handiena dutenen alde joko da. Horrekin ere berdinketa baldin badirau, lehiatzaile zaharrenaren alde joko da. Berdinketarik izan bada horiek trenkatuta, aditzera emanen da gainditu duten izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran, baita trebakuntza ikastarora onartutako izangaien zerrenda ere, gehienez ere 1ekoa.

Trebakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du, eta gobernatuko dute Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak horren gainean ezarritako aginduek; gainditu egin beharko da, eta izangaiek gai edo ez gai kalifikazioa jasoko dute hura bururatzean; ez gai kalifikazioa hartuz gero ezin izanen dira izendatu.

Epaimahaiak trebakuntza ikastaroa egiteko onartutakoaren behin-behineko zerrendarekin batera adieraziko du ikastaroa zein toki, egun eta ordutan hasiko den.

Trebakuntza ikastaroa egin bitartean izangaiak zerbitzu berezietan deklaratuko dituzte beren etorkiko administrazioek, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 23. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ikastaroa burututakoan, langilea jarduneko egoerara itzuliko da berehala, zerbitzu berezien egoeran deklaratu zenean zuen lanpostura.

Zerbitzu berezietan deklaratzeak ez du aldaketarik sortuko izangaiaren gizarte aurreikuspeneko sisteman, jatorrizko lanpostuan zuenarekin segituko baitu.

Zerbitzu berezietan deklaratutako izangaiek, trebakuntza ikastaroan onartuak badaude, Tuterako Udaleko Udaltzaingoko kaboaren lanpostuko lansariak hartuko dituzte Tuterako Udaletik, baita beren jatorrizko lanpostuan onarturik dituzten gradua, antzinatasuna eta familia laguntza. Alderdi horiek egiaztatu beharko dira, jatorrizkoa dministrazioaren ziurtagiriaren bidez.

Izangaiak ikastaroa uzten badu, uzten duen egun horretara arte izanen du eskubidea aurreko idatz-zatian aipatu lansariak jasotzeko.

Zerbitzu berezien egoera bukatzen denean, aurreko atalean aipatutako lansarien sistema izateari utziko zaio, eta ez du eskubiderik ekarriko, ez eskubide pasiborik sortuko, ezta deialdiko lanpostuaren ondoriozko inolako eskubiderik ere.

Trebakuntza ikastaroa egin bitartean, izangaiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Segurtasun Eskolara atxikiko dira.

Izangaiek hamabost egun naturaleko epea dute, gaikuntza ikastaroan onartu eta baztertu direnen behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, ikastaroak dirauen bitartean zerbitzu berezietan daudela frogatzeko.

Baztertu eginen dira ikastaroa osatzen duten arloetakoren bat gainditzen ez duten izangaiak.

7. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendatzeko proposamena.

7.1. Trebakuntza ikastaroa burututakoan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak epaimahaiari igorriko dizkio ikastaroko puntuazioak, bai eta arlo bakoitzerako eta haren azken kalifikaziorako proposamena ere. Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko lehiaketaldiko, proba praktikoko eta trebakuntza ikastaroko puntuazioak batuko dira. Epaimahaiak izendapen proposamena eginen du gainditu duen izangaiaren alde.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Alkateak Tuterako Udaltzaingoko kabo izendatuko ditu aitzineko atalean aipatu proposamenean sartu diren izangaiak, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

8.2. Izangai izendatuak deialdia egin duen organoak zehazten duen egunean jabetu beharko du lanpostuaz. Behar bezalako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, karguaz jabetzen ez bada Tuterako Udaltzaingoko kabo bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratzen edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

Tuteran, 2014ko martxoaren 17an.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ............., jaioteguna: ............, jaioterria: ............., probintzia: ............., egungo helbidearen herria: ............, probintzia: ................, karrika: ............., zenbakia: ......, solairua: ........., letra: ......., posta kodea: ..........., etxeko telefonoa: ............, laneko telefonoa: .................., sakelako telefonoa: ...........

Polizia zenbakia ................, Nire kidegoa edo Administrazioa ....................................

Honako hau adierazten dut:

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Honako hau eskatzen dut:

Tuterako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu 1 mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela (deialdia ................ zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .........(e)an).

Tuteran, 2014ko ..........aren .......(e)an

(Sinadura)

TUTERAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatua bete beharrez, aditzera ematen zaizu ezen gure eskutan uzten dituzun datu pertsonalak “Langileak hautatzeko prozesuen deialdiak” izeneko datuen fitxategian sartuko direla, eta hura Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribaturik dagoela; haren arduraduna Tuterako Udala da eta haren xedea, berriz, lanpostuak betetzeko deialdi edo prozesuak, xede estatistiko eta historikoez landa.

Eskatu diren datu guztiak beharrezkoak dira eskaerari erantzuteko; beraz, haien tratamendua baimentzen da aipatu xederako. Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak erabil daitezke Tuterako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren bulegoetara jorik (Plaza Vieja, 1 eta Bernardo Escós Catalán karrika, zk.g.).

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

1. Nafarroako Polizia Kidego batean, lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu agente lanpostuan.

2. Nafarroako polizia kidego batean, bitarteko gisa eta deialdiko enpleguan egindako urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

3. Administrazio publiko baten bestelako Segurtasun Indar eta Kidegoetan, lanpostu finkoan, egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko 1,50 puntu, polizia lanpostuan.

4. Edozein administrazio publikotan, lanpostu finkoan, polizia kidego batekoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu, urte bakoitzeko.

Oharrak:

1.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2.–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3.–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4.–Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu gehienez.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1.–Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2.–Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3.–Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4.–Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, Estatukoa edo nazioartekoa.

3. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: 4 puntu gehienez.

5. Doktore edo lizentziatu gradua, deialdian eskatutako titulazioari buruz: 2 puntu gehienez.

6. Bertze merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: 4 puntu gehienez.

Oharrak b) atal osorako:

1.–Atal honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero. Ez dira inolaz ere baloratuko kidegoan sartzeko edo gora egiteko trebakuntza ikastaroak.

c) Hizkuntzak jakitea: 15 puntu gehienez.

1. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 5na puntu gehienez ere.

2. Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik, aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa eskuratuko da.

Halako titulaziorik ez dutenei, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren bostena emanen zaie.

Hiru hizkuntza horietatik bakoitzak zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bortz zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari gehienez ere ematen ahal zaion balorazioaren 1/5 bat emanen zaio maila bakoitzari.

d) Sariak: 2,5 puntu gehienez.

1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

Iragarkiaren kodea: L1405190