62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 10. EPAITEGIA

Ediktua. 976/2013 prozedura

Fátima Elorza Arizmendi andrea, Bilboko Lan arloko 10. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Itziar Cajigas Panera andreak eskaturik Arga Motor S.L., Automotor Bikar S.A., Automoviles Mugica S.L., Carbizkaia S.A., Carbizkaia Services S.L., Easo Motor S.L., Egiburu Logistic S.L., Mugica e Izaguirre S.L., Oarso Car S.L. eta Vertiz S.A. enpresen aurka epaitegi honetan bideratzen ari diren gatazka kolektiboen 976/2013 autoetan, ebazpena eman da. Hona hemen haren idazpurua eta xedapen zatia:

141/2014 Dekretua.

Dekretua eman duen idazkari judiziala: Fatima Elorza Arizmendi andrea.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko otsailaren 19an.

Xedapen zatia:

Alderdi demandatzailea bere demandan atzera egintzat jotzen da eta prozesu hau amaitu dela deklaratzen da.

Bertan behera utz bedi 14.02.24ko ikustaldia.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketak.

Ebazpen honen berri ematen diot epaileari.

Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtso horrek ez du ondore etengarririk izanen, eta ez da inola ere bidezkoa izanen ebatzitakoaren kontra jardutea (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 188. artikuluko 1. idatz-zatia, bigarren paragrafoa).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banco Santanderren irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Arga Motor S.L.ri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko martxoaren 3an.–Idazkari judiziala, Fátima Elorza Arizmendi.

Iragarkiaren kodea: J1403790