62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 117/2014 falta-judizioa

Josune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 117/2014 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako epaia. Hona hemen, hitzez hitz, haren idazpurua eta epaitza:

16/2014 epaia. Agoitzen, 2014ko martxoaren 6an.

Ana José Añón Montón andreak, Agoizko eta bere barrutiko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoak, maula-falta batengatik bideratu diren 117/2014 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Fiskaltzak parte hartu du, akzio publikoa ordezkatuz. José Luis Almandoz Molina aritu da alderdi salatzaile gisa, eta Noureddine Zamane alderdi salatu gisa.

Epaitza:

Noureddine Zamane jauna absolbitu egiten dut salatutako egintzetan izan dezakeen edonolako erantzukizun penaletik, adierazpen guztiak aldekoak izanik, eta kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 976. artikuluan 790. artikulutik 792.era bitartekoei dagokienez xedatutakoarekin bat, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota geldi dadin eta Noureddine Zamaneri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2014ko martxoaren 10ean.–Idazkari judiziala, Iosune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1403706