62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/03090

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2014ko martxoaren 7an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Construcciones Mariezcurrena, S.L.ri ur aprobetxamendua eman zaio, 30 m³/s-koa egunean, honako erreka eta ibai hauetako 18 tokitan, Nafarroako zenbait udal mugapetan, Mugairiko errepide-barrutiko mantentze-lanetarako: Ezpelura, Ondalatz, Tximista, Ibardingo lepoa, Ugarana, Artesiaga, Aranea eta Marin, eta Bidasoa, Urumea, Onin eta Ezkurra, ura hartzeko.

Oviedon, 2014ko martxoaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.

Iragarkiaren kodea: E1403670