62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03151 NL/br espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Donostiako Udala. Biodibertsitatea eta Ingurumen Kalitatea.

I.F.Z. zenbakia: P 2007400A.

Helbidea: Duque de Mandas, 66 - Kristina Enea, 20012 Donostia (Gipuzkoa).

Ibai edo errekaren izena: Elama, Egixabal, Urdallue, Erroiarri eta Enubieta.

Tokia: Artikutzako finka.

Udal mugapea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Baimendu beharreko lanen xedea da egun erabiltzen ez diren zazpi presa eraistea hondeamakina txiki batekin. Hauexek dira presak: Elama 1 eta 2, Egixabal, Urdallue, Erroiarri 1 eta 2 eta Enubieta, eta izen bereko erreketan daude. Denak daude Artikutzako finkaren barruan, Goizuetako udal mugapean (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko martxoaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1403426