62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-A-96

Lorenzo Martínez Apesteguiak, José Luis Martínez Apesteguiak, Juan Carlos Martínez Apesteguiak eta María Teresa Martínez Apesteguiak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzaileak: Lorenzo Martínez Apesteguia, José Luis Martínez Apesteguia, Juan Carlos Martínez Apesteguia, María Teresa Martínez Apesteguia.

Xedea: ur-aprobetxamendua.

Ibilgua: iturburua, Salado ibaiaren arroa.

Hargunearen udalerria: Jaitz (Nafarroa).

Hargunearen koordenatuak: UTMX: 591506; UTMY: 4738065 (30T ED50 zona).

Gehieneko bolumena urtean: 1577,95 m³.

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,085 l/s.

Xedea: ureztatzea, aziendari ematea.

Aprobetxamenduaren xedea da urak hartzea 4. poligonoko 4. lurzatian eskatzaileek duten iturburu batetik, Salado ibaiaren arroan, urak 0,4 × 0,4 × 0,4 m-ko neurriko hormigoizko kutxeta batera eramaten dituen drainatze-zanga bat eginez; kutxetan dekantatu ondoren, grabitatez joanen dira 0,25 mm-ko diametroko polietilenozko hodi batean barna. Ura aziendari emateko erabiliko da, ardi eta zaldi aziendako ehun abelbururentzat, eta 0,02 hektareako baratze bat ureztatzeko, Jaizko lurralde berrantolamenduko plano orokorreko 4. poligonoko 4. eta 6. lurzatietan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko otsailaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1403868