62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-O-133

Gestión Ambiental de Navarra, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Gestión Ambiental de Navarra, S.A.

Xedea: hezegune mediterraneo bat ingurumen aldetik lehengoratzea.

Ibilgua: Odrón ibaia.

Alderdia: El Charcal.

Udalerria: El Busto (Nafarroa), Elizagorria (Nafarroa), Los Arcos (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da El Charcal-La Sernako hezegunea ingurumen aldetik lehengoratzea, Elizagorriko, Los Arcosko eta El Bustoko udal mugapeetan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko otsailaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1403731