62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-EXT-65

2013ko urriaren 28an aldeetako batek eskatuta hasi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, titularrak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Irene Lucea Moreno.

Xedea: ur publikoen aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: La Serna.

Udalerria: Mendigorria (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,17 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioaren 1999ko apirilaren 22ko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Publikoen Erregistroko A atala, 16. liburukia, 26. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1403490