62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-A-177

Enrique Zuza Labianok honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Sadar ibaia.

Hargunearen udalerria: Taxoare-Aranguren (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM (614.318; 4.736.763) 30. zona.

Erabilera: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Taxoare-Arangurengo 3. poligonoko 478. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,002.

Gehieneko bolumena urtean: 18 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Sadar ibaitik, eskuinaldetik, 1,8 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez. Motoponpak mila bana litroko bi biltegitaraino bultzatuko du ura. Ura maiatzetik irailera bitarte hartuko da, 0,1 hektareako baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko otsailaren 5ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1403467