62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Udal Plan Orokorraren berrikuspena. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2014ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, legeak nahi duen quoruma zuela. Hona hemen:

“1. Hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Plana, baita ingurumen ondorioen azterlana ere, haren atal baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.6 eta 71. artikuluen ondorioetarako.

2. Espediente osoa 2 hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Esako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuta.

3. Hirigintzako Udal Planaren kopia eta ingurumen ondorioen azterlanarena igortzea Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentura, eskumen desberdinen arabera txosten osoa luza dadin.

4. Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateari txostena eskatzea, planeamenduak ukitzen dituen Mankomunitatearen zerbitzuei buruz.

5. Etxebizitza babestuaren exentzioa eskatzea.

6. Lizentziak ematea etetea Esako udal mugapeko eremu guztietan, determinazio berriek gaur egun indarra duen hirigintzako araubidea aldatzen badute. Etete hori ez da gertatuko egin nahi diren obrak aldi berean bat heldu direlarik gaur egun indarra duen araubidearekin eta hasiera batean onetsitako plan berriko determinazioekin, ezta hasierako onespen honen aitzinetik abiatutako espedienteetarako ere, horiei espedientearen hastapenean indarra zuen araudia baizik ez baitzaie aplikatuko.”

Esan, 2014ko martxoaren 3an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1404371