62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga eta Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta ateratzeko tasak, 2014koak

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko martxoaren 24ko bilkuran, 2014ko ekitaldi ekonomikoko likidazioak onetsi zituen trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako eta ibilgailuak espaloietan barna (pasabide eta sarbideak) sartu eta ateratzeko nahiz eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasetarako. Orobat, borondatez ordaintzeko epe hauek ezarri zituen:

–2014ko martxoaren 25etik maiatzaren 9ra arte.

Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan; bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Tuteran, 2014ko martxoaren 25ean.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo.

Iragarkiaren kodea: L1404401