62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

3. poligonoko 892. lurzatilo xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2014ko martxoaren 24ko 100/2014 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen 3. poligonoko 892. lurzatian (Benjamín de Tudela, 13, Martzilla) Pedro Javier Méndez Romerok sustatu duen xehetasun azterlana. Haren xedea da lurzatiko gehieneko barne lerrokadurak aldatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Martzillan, 2014ko martxoaren 26an.–Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1404404